Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Euskarriak euskarazko zinemari

2021eko irailaren 12a
00:00
Entzun
Euskal zinemaz gogoetan jardun dira Eneko Olasagasti eta Maialen Beloki. Loraldia izan daitekeen momentu batetik, baina benetan loraldia den ere jakin gabe mintzo dira biak. Denborak esango du hori. Euskal zinemak —euskaraz egindakoak, esan nahi baita— ia erabateko lehortea bizi zuen garaia gogoratzen dute biek, baina garai hori atzean gelditu dela dirudi, ekoizpena handitu da, eta Donostiako Zinemaldira gero eta euskarazko ekoizpen gehiago iristen dira.

Seinale ona da hori. Ea ez den urte gutxi batzuetako uzta bakarrik. Euskarazko zinemak, baina, euskarri asko behar ditu aurrera egiteko. Diru laguntzak dira horietako bat, baita zinema euskaraz egingo duten profesionalak ere —kameren aurrean zein atzean—, ekoizpen horiek babestuko dituzten ekoiztetxeak edo industria bat ere behar dira... Eta behar dira ikusleak.

Garrantzitsua da, horretarako, euskarazko ekoizpenak ikus-entzunezko euskarri orotan egotea, euskara ohiko hizkuntza bilakatzea, eta ez arrotz egitea. Bai telebistan, bai Youtube eta bestelako sare sozialetan, bai ordainpeko plataformetan... Guztietan egon ezean, belaunaldi batek erabat gal dezake ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzeko ohitura. Eta orain ohitura handia ez bada, zer gertatuko da orduan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.