Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Argiak baino ilun gehiago

2020ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Parisko Hitzarmena sinatu zutenean, 2015eko abenduaren 12an, herrialde gehienetako agintariek ospatu egin zuten, nazioarteko akordio berria giltzarritzat jo baitzuten klima larrialdiari aurre egiteko, Kyotoko Protokoloaren jarraipena ahalbidetuz. Erregai fosilak alde batera uzteko abiapuntua ezarri zuen hitzarmenak, eta, horrekin batera, 197 herrialdek konpromisoa hartu zuten tenperatura igoera 1,5 gradura mugatzeko.

Asko kosta zen aurrera ateratzea. Ados jartzeko proposamenetako batzuk gutxienekoetan utzi behar izan zituzten, eta haietako batzuk zakarrontzira bota ere bai. Ordutik bost urtera, konpromisoak hartu zituzten herrialdeen bidea errepasatuz gero, ez da oso pozgarria gertatu dena, aurrera egin den arren gutxiegi egin baita, eta deskarbonizazio prozesua epe luzera jarria baitute gehienek. Ez da espero emisio murrizketa drastikorik datorren hamarkadarako, baina epe laburreko erabakiak hartu behar dituzte herrialdeek, trantsizio ekologikoa behar bezala egiteko eta klima larrialdiaren eraginik okerrenak lehenbailehen saihesten hasteko.

Eta trantsizioak benetakoa izan behar badu, ezin da utzi enpresa handiek eta estatuek sustatzen duten ustezko ekologismo berdearen esku, eta beti bezala edo gehiago kontsumitzen jarraitu, gutxiagorekin bizitzen ikasi gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.