Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Ahulenak galtzaile

2021eko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Euroak hogei urte daramatza herritarron poltsikoetan. Pezetatan edo liberatan bizi izan direnek ere oso urrun dituzte kalkulagailuari emanez bizitako garai haiek. Ezer onik bada, Euskal Herrian lehen aldiz txanpon berarekin aritzeak zabaldu zituen aukerak: hamaika mugatatik bat gainditu da, eta gerturatzea balio handikoa da. Euroaren aurretik alde handiak egon ohi ziren pezetaren eta liberaren artean, baina horrez gainera, eta bidaiatzeko erosotasunaz harago, zertan gehiago eragin du herritarren bizitzatan?

Langileak galtzaile atera dira, zer esanik ez 2008ko krisi ekonomikoaren ostean. Soldatak ez dira igo prezioen neurri berean, eta, gainera, galdutako lehiakortasuna berreskuratzeko, hegoaldeko herrialdeei lan kostuak murrizteko errezeta zorrotza inposatu zieten: austeritatea.

Noraino da euroaren errua? Noraino agintariena? Diru politika bakarra Europako Banku Zentralak diseinatzen du, eta akatsez osaturiko eredu bat bideratu zuen, liberalismoaren politikak ezartzeko baliatuz, denon ongizatearenkaltetan.

Lehen urteetako festa hura ordaindu da ondorengo urteetan, eta arazoa daahulenek galtzen dutela gehien, eta hala izango da aurrerantzean ere, Europako Batasunaren politika aldatzen ez bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.