Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Eta orain, etxera

2023ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Natividad Junco izan zen sakabanaketa politikak hildako azken biktima. Teruelgo espetxera bidean istripua izan zuen, 2007an. Eguberri egunean 15 urte bete ziren hura hil zenetik. Hamasei lagun hil ditu sakabanaketak, baina kopuruek gorantz egiten dute ikuspegia zabaldu ahala: dozenaka istripu eta zauritu, ehunka lagun errepidean milaka kilometro egiteko, eta ehunka mila kilometro urteetan zehar Frantziako eta Espainiako espetxeetara eginiko bidaietan.

Espainiako Gobernuak 34 urte atzera ezarritako sakabanaketa politika bere azkenak ematen ari da, ordea. Presoen kolektiboko preso gehienak Hegoaldeko espetxeetara ekarri dituzte, eta motzean espero dute Sarek eta Etxerat-ek gelditzen direnak ekartzea. Betierekoa zirudien aro baten amaiera izango da, baina ez behin betiko amaiera.

Amaiera hori aldarri, milaka lagun elkartu dira berriro Bilbon, bi urteko etenaren ostean. Euskal Herriratzeko eskatzen zuten lehen, eta etxeratzeko eskatzen hasi dira orain; egun 171 euskal preso baitaude, eta salbuespenezko espetxe politika aplikatzen zaie oraindik. Hala, preso arruntek duten espetxe politika izan daiteke giltza: zigorrak mozteko espetxe onurak aplikatzea, hiru laurdenak betetakoak askatzea, gradu progresioak onartzea, gaixo daudenak kaleratzea... Sakabanaketa amaituta ere, salbuespenezkoa baita oraindik haien egoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.