Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Sahararren indarra

2023ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Sekulako indarra dute Sltana Khaya, El-Ghalia Djimi eta Mina Baali ekintzaile sahararren ahotsek eta gorputzek. Biktimatzat daukate euren burua, baina batez ere ekintzailetzat, eta, torturak eta zapalkuntza pairatu arren, sendo ageri dira Marokoren eguneroko ankerkeriari aurre egitean. Dokumental batean kontatu dituzte euren bizipenak, beste 79 emakumerekin batera, eta, Khayak dioen bezala, «askapen borrokak emakume menderakaitzen kolorea du».

Emakume sahararrak dira Marokoren indarkeriaren ondorio gordinenak jasan dituztenak. Euren bizitzan zuzenean, baina baita senideen galerak eta lekualdaketek haiengan izan duten zamagatik ere, edota egoera ekonomiko eta sozialen ondorioz familietan barneratu behar izan dituzten zereginengatik. Emakumeen kontrako indarkeriaz ezin da hitz egin, gainera, sexu bortxaketak kontuan hartu gabe. Errepresioaren parte da emakumeenganako erabili duten mespretxua.

1975etik aurrera, sexu indarkeria era kolektiboan erabili zuten Marokoko segurtasun indarrek, eta atxiloketetan nahiz preso egon bitartean irauten zuen bortxatzeko mehatxuak. Sistematikoki egin den erabilera azaleratzen dute kasuok, gizateriaren kontrako krimenen lekukoak dira, eta halabeharrez aurrera egiteko adorea dutenena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.