Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Europride

2019ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Duela berrogei urteko Stonewalleko kontakizun ofizialak urteetan kontatu du matxinada maskulino, gay eta zuria izan zela, baina, Sylvia Rivera edota Marsha P. Johnson bezalako parte hartzaile askok azaleratu zutenez, trans, beltz eta hispano asko izan ziren tartean, alboratzen diren disidente sexualak. Riverak eta Johnsonek 1970eko hamarkadan maiz salatu zuten «gay, zuri, gazte, guapo eta liberatuen kluba».

Berrogei urtean gauzak asko aldatu dira, baina ez nahi bezainbeste. Harro mugimenduak egin du oharra: Europride jaialdia Bilbora ekartzeko arriskua dagoela-eta, halako jaiek LGTB mugimenduaren despolitizazioa eta merkantilizazioa dakartzatela, eta parte jakin batengana bideratzen dituztela: alegia, gizon zuri eta botere ekonomikoa dutenengana. Esanguratsua da Ortzadar dela antolaketan parte hartzea erabaki duen talde bakarra.

Baina indarkeriak egunerokoa izaten jarraitzen du arautik ateratzen direnentzat; gorroto krimenak pairatzeko arriskua pil-pilean dago, eta jaiok zuritu besterik ez dute egiten mugimendua, ukatu hainbat errealitate daudela.

Harro plataformaren ustez, baina, jaiok badute zerbait ona: erresistentziak eta aliantzak sortzen dira patriarkatuaren, arrazakeriaren, kapitalismoaren eta sistema zapaltzaileen kontra ari direnekin. Horren isla izan zen atzoko Bilboko manifestazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.