inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Alde orotako biktimak

2019ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Harriduraz hartu dute askok aste honetan Carles Puigdemont Kataluniako presidente erbesteratuak Twitterren idatzitako mezu bat. Txio horretan, Pedro Sanchezi ohartarazi dio Euskal Herrian 829 hildako izan direla (ETAren indarkeriaz ari zen) eta ez dutela 155. artikulua ezarri.

Mingarri zaio Puigdemonti, logikoa den bezala, estatua egiten ari den ahalegina Kataluniako independentismoa indarkeriarekin lotzeko. Kontua da hark ere estatuak erabiltzen duen kontakizun bakarraren amua irentsi duela adierazpen horretan. Izan ere, kontakizun ofizial horrek nahita ahaztu ditu euskal gatazkaren beste milaka biktima: estatu terrorismoaren eta Poliziaren hildako eta zaurituak, torturatuak, desagertuak... Presoak, iheslariak eta sakabanaketa politikaren erruz hildakoak eta min hartutakoak... Arrazoi politikoengatik izandako eskubide urraketa larriak: atxiloketak, hedabide itxierak eta erakundeen zein alderdien ilegalizazioak...

Egiari Zor fundazioak ekitaldi bat egin du Hernanin —non estatuaren biktimak gehiago diren ETArenak baino—, biktimei eskatzeko euren testigantza eman dezatela, EAEk onartutako estatuaren biktimen legeak dagokien erreparazioa bidera dezan. Hots, osatzen laguntzeko Euskal Herrian izandako min askotarikoaren mapa. Litekeena da Puigdemont bera ere harritzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.