Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Faseak eta interesak

2020ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Nola doa faseen kontu hau? Garai bakoitzean leudekeen aukerak eta debekuak ikasteko lanak hartu, eta ez ba, ez dela horrela izango. Ez, behintzat, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Lehen fasea, bai, baina murriztua omen da; alegia, 0 fasea ukitu ekonomiko eta politikoekin. Terrazetan esertzea ez da arriskutsua; bai, ordea, ondoko herrira senideak bisitatzera joatea, eta bai, garai ona dela dirudi hauteskundeei bide egiteko agertokia prestatzeko.

Eskertzekoa litzateke Jaurlaritzak neurri murriztaile horien zergatia azalduko balu, mugimendua ez baita ulertzen erabakia interes ekonomiko eta politiko hutsagatik hartu dutelako ez bada. Galdera da: Benetan ez al dago arriskurik lehen faserako urratsa egiteko? Bestela zergatik hartu neurriok? Hauteskundeak lehenbailehen eta kosta ahala kosta egiteko interesek baino ez dute erantzuten galdera.

Pedro Sanchezek azaldu du Jaurlaritzarekin adostu zutela EAEn muga handiagoak jartzea. Hori da Espainiako presidentearen arabera, «kogobernua», elkarrekin aritzeko modu eredugarria: alarma egoera onartzearen truke bozak egiteko aukera eman, eta bien bitartean aurreko aldiko murrizketekin jarraitzea. Negozio borobila.

Hori bai. Herritarren segurtasunaren izenean beti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.