mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Sakona

2021eko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
AEBetan indar aurrerakoiek osatzen duten estatu sakon batek Donald Trump presidentearen eta hark ordezkatzen dituen muturreko joera kontserbadoreen aurka egiten duela, horixe du funtsa QAnon konspirazio teoriak, mundu osoan famatu egin den Kapitolioko bisonte buruduna ordezkarietako bat duenak.

Estatu sakona kutsu konspiraziozalez erabili du AEBetako eskuin muturrak, baina terminoa ez du hark asmatu, eta bertze lekuetan ez du izaten hark dioen izaera ideologiko hori. Ezagunenetako bat Turkiakoa da. Salatzaileen arabera, estatuko egitura militarrek disidentziaren aurka mota guztietako krimenak zuzentzen dituzte, ezkutuan —Kurdistanen, nagusiki—. Estatu sakonak bere burua luke errepublikaren balioen eta izatearen ezkutuko defendatzailetzat.

Baina sakonari bertze adiera bat ere ematen zaio, herrialde bateko soziologiaren alderik erreakzionarioena izendatzeko; normalki, estatu egitura sortu edo kontrolatu izan ohi duen elitearen antzeko pentsaera duen sektorea. Estatu sakona, beraz, konspirazio bat baino gehiago, fenomeno politiko eta soziologiko bat izan liteke. Horregatik, AEBetan azal lezake indar armatuek zer dela-eta erantzun zioten hain motel eskuin muturreko taldeek Kapitolioari egindako erasoari; edo, Espainian, zein zaila den gobernuak pauso erabakigarriak ematea euskal presoen auzia konpontzeko, ETAk armak utzi zituenetik hamarkada bat igaro bada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.