inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Azaroaren 20a

2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Francisco Franco hil zenekodata ofiziala da azaroaren 20a. 1975era arte ia berrogei urteko erregimen bat iraunarazi zuen diktadorea hil ondoren ere, azaroaren 20an, izan dira Euskal Herria astindu duten gertakari politiko gogoangarriak. Bortitzak, haietako batzuk. GALek eta estatu aparatuek Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituzten azaroaren 20 batez, duela 32 eta 37 urte. Ekintzak egun horretan egiteak bazuen esanahi politiko berezi bat. Espainiaren batasunaren hautsezintasuna adierazten zuten, odolez bermatua. Gaur da eguna Espainiako gobernu arduretan ibilitako inork ez duena barkamenik eskatu hilketa horiengatik, eta Ramon Jauregi ministro eta, EAEko gobernu ordezkari ohiak berriki esan duenari erreparatuz gero, gainera, zain geratu beharko da luzaro.

Barkamena eskatzeak aitortza bat lekarke. Estatuak erabili dituela gerra zikina, tortura eta legez kanpoko bortxa disidentzia politikoa deuseztatzeko. Hori ez dagokio estatuari, Jauregiren esanetan. Agerian utziko luke, izan ere, bortxa horren azpian arazo politiko nazional bat dagoela.

Hori nabarmendu zuten atzo milaka lagunek Bilbon: Brouard eta Muguruzaren ibilbidea goraipatzeaz batera, Euskal Herrian arazo politiko nazionala konpondu gabe dagoela aldarrikatu zuten. Herriaren hitza eta erabakia bideratzea litzateke horretarako tresna, eta baita Brouard eta Muguruzari egin dakieken omenaldirik onenetakoa ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.