inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Hauteskunde ziklo berria

2022ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Ohartzerako, beste hauteskunde ziklo batera doa Hego Euskal Herria. Hemendik urtebetera izango da udal eta foru hauteskundeen lehia lau probintzietan, eta handik gutxira Eusko Legebiltzarrerakoak eta Espainiako Gorteetarakoak. Atzean geratuko da pandemiak dena zipriztindu duen ziklo politikoa. Auskalo nola egongo den ordurako Ukrainako gerra, eta auskalo nola herritarren bizimodua baldintzatzen hasi den energia krisia.

Udal eta foru hauteskundeetarako lehian, Euskal Herriaren egituratze nazional eta territorialaren inguruko kezkak lortuko al du hauteskundeetako agendan txoko bat, duela urte batzuk izaten zuen moduan? Eta Nafarroan, PSNk eta UPNk berreskuratuko al dute duela bi agintaldira arte izaten zuten de facto-ko koalizio antiabertzalea? Galderak erantzunak baino errazago datoz, urtebete aurreko talaia honetatik.

Erantzunen bat ere beharko litzateke, ezinbestean. Gaur egun, udal eta foru instituzio nagusietan zortzi agintari nagusietatik zazpi gizonezkoak dira, haietako sei —dituen guztiak, alegia— EAJkoak; emakume bakarra, PSNkoa. Zuzenketa bat behar du desoreka horrek, ezinbestean, eta hori alderdi guztiei dagokie, baina batzuei beste batzuei baino gehiago. Zerrendak osatzen hasteko garaian, behintzat, kontuan eduki dezatela. Hori eta hautagaiak euskaldunak izatea, esan beharrik ez da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.