inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Mugak dituen planeta bat

2022ko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Duela 50 urte, berez, munduari beste modu batez begiratzeko aukera eman zuen txosten bat kaleratu zuten hainbat ikertzailek: The limits to growth (Hazkundearen mugak). Bigarren Mundu Gerraren osteko bizkortze handiaren ostean, beheraldi batean kaleratu zuten liburua, eta, lehen aldiz, muga biofisikoak dituen planeta baten ideia ekonomialarien eta agintarien mahai gainean jarri zuten.

Kritika gogorrak jasan zituzten, baina, 50 urte geroago, aipatu zituzten hainbat ondorio iragarri izanaren meritua aitortu behar zaie. Hazkundeak jarraitu du, bai, baina azken hamarkadetan gero eta maizago datoz, arrazoi batengatik edo bestearengatik, krisi sozioekonomikoak eta politikoak.

Azken hamarkadan gertatu dira inoizko krisi finantzariorik latzena, mundu mailako pandemia gogor bat, materialen eta energiaren krisi sakon bat eta planeta osoan eragina duen gerra bat Europan.

Hazkunde etengabea planetaren mugak zeharkatzen ari dela erakusten dute krisiek, adituek diotenez, eta aurreikuspenen arabera, gainera, 50 urte barru Lur planetatik eskuratu nahiko dugu egun eskatzen diogun energia eta material kantitatea halako bi. Bost hamarkada horietan amaituko da Meadows txostenak aurreikusten zuen 100 urteko epea. Orain tokatzen da erabakitzea zer mundu izango den orduan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.