Albistea entzun

HIZPIDEAK

Krimen bat zigorrik gabea

Mikel P. Ansa -

2023ko martxoak 19 - @peruarenaansa

Vladimir Putin atxilotzeko agindua eman du Nazioarteko Zigor Auzitegiak aste honetan, gerra krimenak leporatuta. 16.000 haur ukrainar Errusiara erbesteratzea egotzi diote, besteak beste. Nekez atzemango dute Putin, ez bazaizkio Kremlinera bila joaten.

Efemerideak gaiztoak dira, eta justu bihar beteko dira hogei urte AEBek Irak inbaditu zutenetik. Sekula ez da garbi jakingo gerra horrek zenbat ume hil eta zenbat milaka bidali zituen erbestera, zenbat utzi zituen etxerik gabe, gurasorik gabe. Nazioarteko Zigor Auzitegiak ez zuen eman George W. Bush eta haren sozio Tony Blair eta Jose Maria Aznar atxilotzeko agindurik.

Batera edo bestera, emaitza bera; eta gerraren jaunak, zigorrik gabe.

Horietan —eta, adibidez, Sirian— bezala, 1936an eta 1937an euskal herritarrek jo behar izan zuten erbestera. Gerrak ez ditu umeak bereizten. Intxorta 1937 elkartearen ikerketak argitu ditu Gipuzkoatik gerraren ihesi erbesteratutako umeen datuak. Atzo egin zieten omenaldia, Donostian. Baina, 90 urteren buruan, gertatu zena, jasandako kaltea, erabat ikertzeko dago oraindik, eta gerrako kriminalak ikertu eta zigortu gabe geratu ziren.

90 urte geroago, baten bat akordatuko da Ukrainako eta Irakeko edo Siriako umeekin, beharbada. Baina zigortu gabe geratuko dira errudunak. Gerra baita ia inoiz zigortzen ez den krimen bakarra.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.