mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Historia klasean

2021eko irailaren 19a
00:00
Entzun
Irakasle anitzen erronka izan ohi da ikasle desmotibatuak nola konbentzitu ikasgelan irakasten zaien horrek harreman zuzena duela eskolatik kanpoko bizitzan. Eragiketa sinpleenez gain, ekuazio konplexuak ikastea ere zer dela-eta den beharrezkoa.

Historia irakasleek aukera bikaina izan dute azken zazpi egunotan hedabideetan eta sare sozialetan bolo-bolo ibili diren gaiak irakasgaiarekin lotzeko. Errate baterako, Irailaren 11ko atentatuek hogei urte bete zituzten. Aitzakia ona trantsizio teknologikoarekin lotzeko, azaltzeko tamaina horretako gertakari bat zuzenean jarraitzeak izan zuen eragina, sare sozialak sortu aitzineko urteetan. Egun horretan ikusi ahal izan zen irudi sailarekin, zer zatekeen I-11 sare sozialen aroan gertatu balitz?

Nazioarteko politikan jarraituta,AEBek, Australiak eta Erresuma Batuak aliantza militar bat egin dute. «Gerra Hotzeko mentalitatea» izatea egotzi die Txinak. Bertze aitzakia bat gai bat klasean ateratzeko. Euskal Herrira etorriz, Iñigo Urkulluren hitzaldia Eusko Legebiltzarrean. 1839. urtea titulu denetan. Zergatik 1839? Foruak, gerrate karlistak... eta lehendakariaren alderdiaren sortzailearenganaino ailega liteke azalpena. Hain zuzen, 1839 aitzinetik zegoena baino urrutiago joatea proposatu zuenarenganaino. Eta astea ixteko, historia hurbila. Zer dela-eta hainbertzeko iskanbila Arrasaten?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.