Albistea entzun

HIZPIDEAK

Umeak kontu pribatua direnean

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2022ko ekainak 5 - @mmuxika

Umeak edukitzea edo ez erabaki behar izaten dute emakume gehienek. Gero eta gehiagok argi dute ez dituztela nahi —nahiz eta gizartearen presioa izugarria izaten den behin adin batetik aurrera—. Beste batzuek, aldiz, erabaki hori ezinbestean hartzen dute, hamaika oztopo gaindiezin dituztelako, oso zaila eta garestia baita Euskal Herrian familiaren eta bizitzaren arteko kontziliazioa bateratzea —Hegoaldean Iparraldean baino zailagoa—. Urratsak egin dira, baina oraindik urrun dago inguruko ereduetatik.

Europa hegoaldean politika publikoak ekonomikoekin lotuta daudenez, kontu pribatua da umeak edukitzeko erabakia: krisi garaietan ume gutxiago jaiotzen dira. Europako iparraldean, berriz, politika publikoak bermatuta daude lan merkatua gorabehera, eta umeak ardura publikoa eta soziala dira.

Norvegiakoa da adibiderik eredugarrienetako bat. Zerbitzu publikoak lanerako malgutasuna eta laguntza ekonomikoak ematen ditu, eta bereziki zaintzen du gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea, ez dezan ume batek ibilbide profesionalean eragin negatiboa izan. Gurean, ordea, emakumeen prestakuntza profesionala ez dator bat aukera profesionalekin, zer esanik ez umeak eduki ondoren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.