mikel p ansa
HIZPIDEAK

Aldaketak

2019ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Nafarroan 2015etik egin diren azkeneko lau hauteskundeetan, aldaketaren aldekoek irabazi egin diote eskuinari bototan. PSN zenbatu gabe, bistan da: haien eta eskuinaren botoak batuz gero, aise gailentzen da erregimena. Baina maiatzaren 26aren osteko galdera nagusia hor egongo da: PSNren botoak zein bandotan zenbatu behar diren. Zaila ematen du 2015eko agertokia berriz errepikatzeak: UPN deseginda, kudeaketa balantze desastrezko batekin; Ciudadanosen ezertarako balio izan ez zuten 9.993 boto haiek; amildegiraino erortzen ari zen PSN bat, inoizko emaitza txarrenekin... Eta, beste aldean, garairik onentsuenean zegoen Ahal Dugu. Gauzak asko aldatu dira. Orain, UPNk beldurraren bandera astindu du, eta haserrearen botoak Navarra Suman kontzentratu litezke. PSNk, berriz, indarra hartu du Sanchez efektuarekin. Beste aldean, aldaketaren indarrek faltan dute duela lau urte funtsezkoa izan zuten faktore bat: erregimena botatzeko ilusioa. 2015ekoa errepikatzeak orduan bezain zaila ematen du, PSN gabe 26 diputatu lortzeak bermatu baitzuen aldaketa. Baina bestelako irakurketak ere egin daitezke, botoetatik harago:2015ean, bazirudien ia ezinezkoa zela laukoak akordio bat lortzea eta hori lau urtez gauzatzea; 26 diputatu eskuratzea baino ezinezkoagoa ia. Eta, kontraesanak eta gatazkak izan badira ere, egin dute. Lortu dute. Eta Nafarroa beste era batera eraiki daitekeela erakuste hutsa garaipen bat izan da. Hori ere bada aldaketa baten muina, maiatzaren 26an emaitzak edozein direla ere desagertuko ez dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.