Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Hazi bai, baina ez heldu

2020ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Parkera joan, eta ohikoa izaten da horrelakoak entzutea aitak edo amak umeari hitz egiten dionean: «Hartu hau, maitea... Jan dena, eta gero jolastuko zara lagunekin...». Taldean egoten diren senideak erdaraz aritzen diren bitartean.

Ume horiek ume izateari uzten diotenean, nerabezaroan, euren gorputza arrotz zaienean, heldu nahi izaten dute, atzean utzi adin tarte nahasgarri hori, eta helduak bezala jokatzen hasten dira: helduen praktikak erreproduzitzen dituzte, eta heldu izateak berekin dakar erdaraz aritzea. Ordura arte euskaraz bizitako asko ere erdaraz hitz egiten hasten dira. Euskara eskolako eta etxeko kontu bat delako, akademiarekin, aspergarritasunarekin eta autoritarismoarekin lotzen den zerbait.

Baina gazteen etxea kalea da, kuadrilla, eta aisialdian aurkitzen dute etxean jasotzen ez duten babesa eta konplizitatea. Haien artean erdara gailentzen denean, presio soziala jasaten dute euskaraz egin nahi duten gazteek, euskaraz egitea gutxiesten baita.

Gazteei errua botatzea, ordea,ez da bidea, adituen ustez, ez baitira gizartearen ispilua baizik. Euskaraz heltzea lortuko dute tresnak badituzte harreman emozionalak lantzen dituzten guneetan euskaraz aritzeko. Helduek haiekin batera sortzen badituzte tresnak, nola ari behar duten agindu beharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.