mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Feudalismoa etorkizun

2020ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Amazon konpainiaren salgai amaigabeen artean aurkitu daiteke Lazarus izeneko komikia. Zientzia-fikzioa, fantasia eta akzioa ditu osagai, genero horren zaleen gozagarri; baina, horrez gain, testuinguru interesgarria du istorioak: garai batean AEBak zirenak familia boteretsuek kontrolatzen dituzten konpainia pribatuen lurralde bat dira orain. Elkar borrokatzen dute baliabide naturalak kontrolatzeko, eta menpean dituzten herritarrak mailen arabera sailkatzen dituzte. Erdi Aroko feudalismoa, gaur egungo gizartearen etorkizuntzat imajinatua. Botere publikoaren desagerpena, esku pribatuetara pasatzeko.

Publikoa vs pribatua lehiak Amazon protagonista handitzat du gaur egun. Kapitalismoa bezain zaharra da konpainia handi batek komunitate bat arriskuan paratzea eta horrek gatazka sortzea. Amazon mundu osoan garroak hedatzen ari den olagarro erraldoi bat bihurtu da, baina deigarria da sorlekuan bertan piztuta duen gatazka,AEBen ipar-mendebaldeko Seattle hirian; izan ere, udala konpainiaren, haren aldeko politikarien eta dagozkion zergak ordaintzea nahi duten ordezkarien borroka leku bihurtua da aspaldian. Jeff Bezos magnateak Seattlen hedatua duen inperioa gain hartzen ari zaio hiriko botere publikoari, Lazarus-ek irudikatutako etorkizun feudalaren gidoia hastapenetan balego bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.