mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Napoleondik Mendigorrira

2021eko otsailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iñaki Irisarrik lehenbiziko liburua aurkeztu du aste honetan, XIX. mende hasierako Nafarroa Garaian kokatzen den nobela bat, Frantziako armadaren okupazio urteetan (...eta infernuko demonioa adiskide, Elkar). Egileak 1811ko agiri bat ekarri du gogora, Napoleonek Nafarroako gobernadore izendatu zuen jeneralaren, Honore Charles Reilleren izenean idatzitako bando bat. Herritarrei laguntza eskatu zien Reillek, gerrillari batzuk harrapatzeko. Euskaraz idatzi zuten, eta gaur egun hizkuntza estandarra menperatzen duen edonork aise ulertzeko modukoa da. Ezarritako ordena herritarrei laguntza eskatzen talde armatuetako kideak harrapatzeko, euskaraz, Iruñean sinatua. Agintariek herritarrengana egokitu behar izan zuten.

XIX. mendeak, ordea, bertzelako bilakaera bat izan zuen. Belaunaldi gutxitan euskaldunak desagertu egin ziren eskualde anitzetatik, eta iparraldera mugatuta gelditu ziren. Gehiengoa ziren herrialdean gutxiengo bihurtua. Agintariak herritarrei egokitu beharrean, herritarrak agintariei egokitu behar izan zirelako.

XX. mendean, ordea, galdutako eskualdeetara itzuli zuten euskara, eta XXI. mendean bide hori urratzen ari dira. Mendigorriarrek idatzi dute azken atala, D eredua herrira ekarrita. Oztopo anitz izan dituzte, baina Reilleren bandoarekin bezala, agintariek egokitu behar izan dute herritarrengana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.