Albistea entzun

HIZPIDEAK

Aukerak

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2021eko maiatzak 9 - @mmuxika

Boris Johnsonek Eskoziako emaitzak ezagutu bezperan eman zuen erantzuna. «Ez da momentua herria zatikatzeko». Esana du ez duela erreferendumik onartuko, eta, gainera, ezin besterik espero Ingalaterran kontserbadoreen garaipen arrakastatsua erdietsi berri duenarengandik, baina «ez da momentua» esateak eman dezake aukerarik geroagorako? Egoera ahalik eta gehien luzatuko du Johnsonek, besteak beste brexit-ak Eskozian sortu duen atsekabea denborak apalduko duelakoan. Independentistak 2011ko kopuru bertsuetan daude, baina Johnsonek ez du nahi David Cameronek abiatu zuen gisako abenturarik.

SNPk, gehiengo osotik oso gertu, garaipen historikoa lortu du, eta erreferendumak zilegitasun osoa izaten jarraitzen du, alderdi independentistek gehiengo osoa baitute. Halaxe agindu zuen atzo Nicola Sturgeonek: pandemia gainditu ostean helduko diote erreferendumari.

Prozesuak, ordea, luzeegi jo lezake epaitegietan, aldebakarreko bidea baztertuta. Eskoziako Parlamentuak erreferenduma egiteko legea onartuko balu, Erresuma Batuak helegitea jarriko lioke Auzitegi Gorenean, eta auzitegiak erabakiko luke Holyroodek eskumenik baduen erreferenduma egiteko. Ezezkoa aukera bat da, baina independentziarako gogoa are gehiago susper dezake, eta urrundu dagoeneko urrunegi daudenak. Londresek ere aukera gutxi du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.