inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Hezkuntza eta publikotasuna

2021eko urriaren 10a
00:00
Entzun
Hezkuntza publiko indartsua dauka Frantziak. Frantziar naziotasuna, frantsesa eta Errepublikaren balioak zabaltzeko tresna nagusietako bat da eskola estatuarentzat, eta ikasleen %80k sare publikoan ikasten dute, nahiz eta ikastetxe pribatuek ere itunak egiten dituzten estatuarekin, euren jarduera arautu eta bermatzeko. Publikotasuna horren zabalduta egon arren, azken hamarkadetan segregazio arazo itzelak gertatu dira, Parisko bazter auzoetan bereziki.

Aurreko hilabeteotan harrabots handia eragin du Frantziako Kontseilu Konstituzionalak hizkuntza gutxituetako murgiltze ereduak debekatuz emandako ebazpenak. Agerian geratu da berriro estatuaren ikuspegi jakobinorik gordinena, hizkuntza gutxituak desagerraraztea beste xederik ez duena.

Eskola publikoek ezin dituzte ikasleak euskaraz hezi. Ipar Euskal Herriko sare publikoan euskarazko murgiltze ereduak aurrera egiteko Molac legean jarriak zituen itxaropenak moztuta daude errotik, Frantziako Konstituzioa aldatzen ez den bitartean, behintzat.

Asteon Seaskako hainbat ikaslek baxoko eta brebetako azterketak euskaraz egiteko eskubidea eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari, hamaikagarrenez. Erraz ulertzen da zergatik ikastolak ez dauden Frantziako sare publikoan. Publikotasuna debekatua daukatelako euskarak eta Euskal Herriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.