Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Beste pandemia baten ispiluan

2021eko azaroaren 28a
00:00
Entzun
COVID-19aren izurria 1918ko gripearekin alderatu izan da, baina bada denboran askoz ere gertuago mundu osoa astindu zuen beste pandemia bat; 1980ko hamarraldian hiltzen zuen bezala hiltzen ez duen arren, oraindik bizirik dena: hiesa. 40 urte dira lehen kasuak agertu zirela, eta orduko kutsatze eta heriotza kopuruetatik urrun egon arren, 2020an 680.000 heriotza eragin zituen munduan, eta 1,5 milioi lagun kutsatu ziren GIBarekin.

Bi pandemiak ispiluaren alde bietara jarrita, ezberdintasun eta antzekotasunak topa daitezke. Ezberdintasunak: hiesari izena jartzeko bakarrik ia bi urte behar izan ziren, baina COVIDarekin informazioa ia berehalakoa izan da, eta urtebetean sortu dira txertoak;COVIDak ez bezala, hiesak estigma izugarri bat zeraman berarekin, eta jada bazterrekoak zirenak —gayak eta toxikomanoak— are bazterrekoago egin zituen; GIB birusarekin kutsatzen denak birusarekin bizi behar du hil artean...

Asko dira ezberdintasunak. Oso kezkagarriak, aldiz, antzekotasunak; mundua bi zatitan banatzen dutelako kasu bietan. GIBaren zein COVIDaren prebentzioa egiteko baliabideak eta gaixotasuna kontrolatzeko botikak ordaindu ditzaketen herrialdeen zerrenda oso antzekoa da bi kasuetan, eta gaitz horren kontrako txertoak, dirudienez, ez du lehentasunik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.