HIZPIDEAK

Polizia eredugarriak

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
@mmuxika
2022ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Segurtasuna da, gaur egun, gizarteetako arazoak konpontzeko erabiltzen den bidezidorra, gertaera deseroso guztiak indarrez konpondu beharreko gatazkatzat edota mehatxutzat hartzen baitira, eta nahi ez den jendeari mundua ixteko modu eraginkorrena da segurtasun indar gehiago jartzea, hegemonia kulturala iraunkortzeko.

Baina segurtasun ereduen ideologia eta instrumentalizazio politikoa oso arriskutsuak da herritar osasuntsu eta aktiboentzat; arriskutsuak, gatazkei aurre egiteko eredu errepresiboa, eskubide urraketak, gardentasun falta, joera arrazista, klasista eta matxistak, eta korporatibismo poliziala.

Hori guztia deseraikitzea ez da erraza, batez ere gobernuetako eta polizien agintariek borondaterik ez badute indarraren monopolioa askatzeko. Egin dira gatazken kudeaketa eredua aldatzeko hainbat saiakera, besteak beste bitartekaritza unitateen bidez, istiluetan polizien esku hartzea saihesteko, baina gatazkak kudeatzeko formazioa behar dute poliziek, pistola erabiltzen ikastea baino gehiago; herritarrekin komunikazioa sustatu behar dute, haiek zapaltzera jo beharrean, eta segurtasunari berari buruzko gogoeta egin beharko litzateke polizietan eta haietatik kanpo, herritarrak ezberdinak izateagatik bakarrik zapaltzea ez baita eredugarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.