Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Giltzak ireki dezakeen guztia

2021eko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Kartzela pertsona suntsitzeko tresna da». Handik pasatu diren askoren ustea da hori, eta halaxe eman zuen hitzetara Nekane Txapartegi Nieve euskal preso ohiak iazko urrian, Emakumea, espetxea eta zaintza izenburupean Mintzolan egindako mahai inguruan. «Kartzela pertsona suntsitzeko tresna da, eta, sisteman sartzen ez bagara, gure arazoa dela diote, baina irauli egin behar dugu hori: arazoa beraiek dira».

Espetxeetako eskumenarekin esku aldatzen dena espetxeko giltza baino zerbait gehiago da. Espetxe eredua bera aldatzeko giltza ere hartuko du eskumen hori duenak. Pertsonak suntsitzeko lekua izatea nahi duen, edo epaileek ebatzitakoaren arabera okerra egin duten pertsonei laguntzekoa.

Norbait espetxera sartzeko oinarrian legea dago, eta lege hori bete beharko du eskumena duenak. Jaurlaritzak ezingo du legea aldatu, eta auzitegiek erabakiko dute balizko errudunari zigorra jarri behar zaion edo ez. Horrek berdin jarraituko du. Baina zigor hori nola bete, bai, hori erabaki ahal izango du espetxeetako eskumena duenak. Hor dago, beraz, aukera. Eredua aldatzeko aukera.

Kartzela ereduaren atzean gizarte eredua ezkutatzen da, ordea. Eta hezteko eta zigorrak betearazteko era asko daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.