HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Intza eta Tomas, sorginaren sekretua'

Sorginak zer diren

Idazlea: Elise Diler & Antton Hariñordoki. Ilustratzailea: Laure Gomez. Argitaletxea: Ikas.

2021eko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Jakintza liburu hibridoa da, narrazioa, historiako azalpenak, bibliografia eta zenbait sendabelarren azalpenak barne hartzen dituena.

Narrazioak hartzen du liburuaren erdia. Egiazki, sorginen gaia aurkezteko eta jakin-mina pizteko helburuarekin sortua dela dirudi. Protagonistak balizko irakurlearen adintsukoak dira, 12 bat urtekoak, eta euren egunerokoan bizitzen dituztenak garai batean sorginen ehiza pitzarazi zuten gako batzuen agerpena da. Kontakizunean zehar inguruko zenbait helduk sorgin kontzeptua mamituko digute, dela atzean dagoen izaera anitza eta ongilea azpimarratuaz, dela uste, asmo txar eta makurkeriak eginez.

Jarraian datorren historia azalpenak Pierre de Lancre du ardatz, eta garai hartako errealitatea erakusten da: gizon arrantzaleak Ternuan, emazte buruaskiak, Frantziako erregeren interesak, de Lancreren obsesioak...

Ondoren, azalpen antropologikoak datoz, sorgin-sendagile kontzeptua garatzen, zenbait euskal ohitura aipatzen, etab.

Amaitzeko, Jean Barbierrekbildutako ipuin bat dakar, Sasi guztien gainetik... ospetsu hura lehen aldiz agertzen duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.