HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Oihana'

Literaturaren muina

Ilustratzailea: Marina Gibert. Argitaletxea: Kalandraka - Pamiela.

2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Album ilustratu mutua da, tamaina ertainekoa (29x23 cm), 40 orrialde hartzen dituzten 20 ilustrazioz osatua.

Irakurketa maila desberdinak ditu, jolas literario sinpleenetatik hausnarketa mamitsuetara.

Ilustrazioen kolore paleta nagusia berde-urdina da, pintzelarekin landua gehienbat, eta bi (zenbaitetan hiru) margo esku dituena. Nagusitasun hotz horren gainean horia, gorria eta zuria erabiltzen dira kontrasterako. Atzealdeetako kolore masak ez dira uniformeak, tonalitate desberdineko zertzeladak agertzen dira han-hemen, estetikoak ez diren funtzio gehigarriekin; mugimendua, formen nabarmentzea eta sekuentzien kateamendua, kasurako.

Gure alter ego-a haur bat da, bidea eginez oihanean aurrera doana, norabait.

Oinarrizko irakurketa jolasa da: segidako orrialdean zein pertsonaia topatuko duen asmatzea proposatzen diguna, ahal den neurrian, dena gidatzen duen logika antzemateko.

Amaierak ezustekoa du, bigarren hausnarketa maila sakonagoetara joateko giltzarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.