LEGEAREN GAKOAK

2020ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
32-40 egun inguru iraun dezake eutanasia eskatu eta gauzatu arteko prozesuak, eztabaidatzen ari diren legearen arabera. Zortzi pausotan zedarritzen du bidea. Sendabiderik ez duten eritasun larriak edo mendekotasun kroniko larriak dituztenen eskabideetan pentsatuta dago:

Eskakizuna. Era formalean egin behar da eskaria, mediku baten aurrean; dela familia medikua, dela espezialista. Mediku horrexek pazienteari argi adierazi behar dio zein diren bere pairamena arintzen lagun dezaketen zaintza aringarriak.

Berrestea. Hamabost egunen bueltan, eskaria berretsi beharko du pazienteak, irmoa dela erakusteko. Medikuak berriz aztertu beharko du kasua, eta ordezko aukeren berri eman beharko dio. Gerta daiteke fase honetan medikuak eskaria atzera botatzea; kasu horretan, bost egun ditu pazienteak erreklamazio bat ipintzeko.

Beste mediku batengana. Eutanasia egiteko baldintzak betetzen direla berresteko eskatu beharko dio lehendabiziko medikuak beste bati.

Txosten bat. Bigarren mediku horrek, hamar egunen buruan—gehienera ere—, txosten bat aurkeztu beharko du eskaria egin duen pazienteari buruz.

Batzordearengana. Kasuak aztertzeko Kontrol eta Ebaluazio Batzordeak eratu beharko dira; bigarren medikuak kasua onesten badu, batzorde horri abisua eman beharko dio.

Batzordearen azterketa.Batzordeko buruak, bi egunen buruan, legelari bat eta sendagile bat izendatu beharko ditu kasua aztertzeko; aukera izango dute, egoki baderitzote, pazientearekin eta lehenbiziko medikuarekin mintzatzeko.

Ebazpena. Zazpi egunen buruan, baiezkoa edo ezezkoa eman behar du batzordeak.

Eutanasia. Aurreko urratsak beteta, egin daiteke. Egiteko unea atzera dezake pazienteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.