arantxa elizegi egilegor
ANALISIA

Tokirik ez desplazatu berrientzat

2021eko irailaren 1a
00:00
Entzun
Bide seguruak zabalduko dituztela esan dute Berlinek eta Londresek azken egunetan, eta hori bera eskatu zioten NBEko Segurtasun Kontseiluari herenegun egindako goi bileran. Ohi denez, baina, giza krisia salatzeko ohar bat zabaltzera mugatu zen nazioarteko potentzia nagusiak biltzen dituen erakundea, eta hark ere ez zuen jaso estatu guztien babesik —Txina eta Errusia abstenitu egin ziren—. Atzo, berriz, Europako Batasuna izan zen iheslariei atea itxi ziena, argudiatuz ez zutela nahi 2015ekoa bezalako beste «krisirik» —krisi hura Siriako desplazatuak Turkiara bidaliz konpondu zuten—.

Washingtonek eta Bruselak diote iheslariak «hobeto» leudekeela etxetik gertu, Afganistanekin mugakide diren estatuetan. Horiek ere «nahikoa da» esan dute, ordea. Azken asteetan egunero mila iheslari inguru saiatu dira Irandik Turkiara igarotzen—herrialdean 400.000 iheslari inguru daudela uste dute giza laguntzarako erakundeek—. Iranek txalotu egin du AEBen erretiratzea, eta talibanen aginte berriarekin hitz egiten hasia da dagoeneko. Baina beste kontu bat da iheslariena. Izan ere, Washingtonek ezarritako zigor ekonomikoak nahikoa astunak dira 1980 eta 1990eko hamarkadetan Afganistanen izandako gerretatik ihesi joandako milaka desplazatu aterpetzen dituen herrialdearentzat. Antzekoa da Pakistango egoera. Han hiru milioi iheslari bizi dira, baina krisi ekonomiko larrian da herrialdea, eta ez du baliabiderik gehiago jasotzeko.

Nazioarteak ez die bizkarra emango talibanei, haiekin hitz egin beste aukerarik ez duelako izango; baina, agidanez, dagoeneko bakartuta utzi ditu afganiarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.