Etxebizitza sozialei buruzko bozetako emaitzak goratu ditu Aldak

Erredakzioa
2022ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Etxebizitza sozialen hauteskundeetara aurkezteko asmoa adierazi zuen Aldak azaro erdialdean. HSA Habitat Sud Atlantic erakundeko bozetan «handizki» irabazi zuen, botoen %52,76 eskuratuta. Atzo, berriz, jakinarazi zuen Etxebizitza Publikoaren Pirinio Atlantikoetako Bulegoan ere lehen indarra izan dela. Pirinio Atlantikoetan egin departamentu bozetan, Aldak —DAL elkartearekin kidetuta— bozen %39,14 eskuratu ditu. Emaitzarekin gustura agertu da mugimendua, kanpaina Ipar Euskal Herrira mugatu dutela kontuan izanik.

Aldak adierazi du «egiazko kanpaina bat» bideratu dutela «alokatzaileen mugimendu bat sortzeko dagoen erronkari begira deiadartzeko», eta emaitzak horren ondorio direla. Hala, alokatzaileekin harremanetan jartzeko lan egin dutela azaldu du mugimenduak, «beraien arazoak eta itxaropenak entzuteko, mobilizazio eta antolaketa kolektiboaren beharra aldarrikatzeko».

Datorren urteko apirilaren 1erako Herrian Bizi plataformak antolatu manifestaziorako deia ere egin du: «Milaka izan behar dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.