HILBERRIA. Andre Previn

Hollywoodek maitatu zuen konpositorea

mikel lizarralde
2019ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Hollywood klasikoaren konpositore estimatuenetakoa izan zen Andre Previn. Gigi (1958), Porgy and Bess (1959), Irma la Douce (1963) eta My Fair Lady (1964) filmekin jasotako lau Oscarrek erakusten dute hori, baina zinemarako beste hamaika musika idatzi zituen bere ibilbide luzean. Herenegun hil zen, New Yorken, 89 urterekin.

Previn Berlinen jaio zen, 1929an. Handik gutxira, ordea, nazien gorakadarekin, haren familiak lehendabizi Parisera eta gero Los Angelesera (AEB) egin zuen ihes. Oso gazte hasi zen musika idazten eta interpretatzen, eta 16 urterekin, 1945ean, bere lehen jazz diskoa kaleratu zuen. Hurrengo urtean, berriz, MGM zinema ekoiztetxearentzat hasi zen lanean. Lehenengo, konponketak eginez, eta, gero, konpositore gisa. Urte haietan film ugarirentzako musika idatzi zuen, baina ez zion utzi jazz diskoak argitaratzeari. Eta zaletasun hori bere ibilbideko azken partean ere landu zuen. Hala, George Gershwin eta Duke Ellingtonen kantutegian oinarritutako diskoak ere grabatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.