Kepa Altonaga: «Dugun prosa erabilgaitza da, eta hortik gauza arinak sortzea ez da erraza»

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
Bilbo
2018ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Biologia ikasketak egin zituen Kepa Altonagak (Loiu, Bizkaia, 1958), eta irakasle lanetan dihardu Euskal Herriko Unibertsitatean. Dibulgazioaren beharra azpimarratu du idazleak.

Dibulgazioan egiteko asko dagoela azpimarratu duzu. Zergatik?

Oro har, oso gutxik irakurtzen dute literatura. 30 urtetik beherakoek ez dakite liburu bat zer den. Irakurle gutxi horien artean ere dibulgazioa esparru periferikoa da, gainera. Ematen du sorkuntza literaturaren eremuari lotzen zaiola, baina, nire kasuan, sorkuntza prozesua ezberdina izaten da: asko irakurri behar dut eta ondo dokumentatu, gerora istorioak ezagutu eta harilkatzeko.

Erabili duzun hizkuntza «arina» goraipatu du epaimahaiak.

Istorioak josteko prozesu hori da nire lan nekezena. Dokumentazio fasean ondo pasatzen dut, baina ez dut horrenbeste gozatzen idazkuntza prozesuan, badudalako borroka bat prosa ereduarekin. Dugun prosa erabilgaitza da, eta hortik gauza arinak eta ederrak sortzea ez da erraza. Idazteko lana oso luzea egiten zait horregatik: orrialde batekin astebete egin dezaket atzera eta aurrera.

Zientziaren eremutik egiten duzu topo istorioekin?

Txilen, Suaren Lurraldea deritzon lurretan, 1900. urtean aurkitutako nagi erraldoiaren harira zientzialariek egindako ikerketetan Florentzio Basaldua izena agertu zitzaidan. Nor ote zen ikertzen hasi orduko ikusi nuen atzetik istorio handia zuela. Horrela iritsi nintzen ni liburuaren mamira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.