Errusiaren jarrera salatu du Europako Parlamentuak

2021eko abenduaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Europako Parlamentuak gaitzetsi egin zuen atzo Errusiak Ukrainarekin agertutako jarrera, eta salatu Vladimir Putinen gobernua muga militarizatzen ari dela. Aldeko 548 botorekin eta aurkako 69rekin onartu zuten adierazpena, eta Europar Kontseiluari eskatu zion «prestatu» zedila Errusiaren aurkako zigor gehiago onartzeko. Bide batez, babestu egin zuten NATOn sartzeko Ukrainaren eskaria ere, zehaztuz Kievek ez duela zertan beste estatu baten —Errusiaren— onespenaren zain egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.