Noiz sortua: 2020-06-02 00:30:00

Euskararen oasia ere erortzen hasia da

Urko Aierbe Sarasola - Euskal Herrian Euskaraz-eko kidea

2020ko ekainak 2

Euskal oasian bizi izan omen gara azken urteotan. Espainiar estatuko lurraldeekin alderatuz gero (betiere, hegoaldekeriatik ikusita) berton paradisuan bizi ginen. Euskal lurraldeetako agintariek gobernantza eredu aurreratuenetan oinarrituta kudeatzen zituzten instituzioak, munduan parekorik ez zuen autogobernu zabalena geneukan, bertako ekonomia osasuntsua eta lehiakorra zen, punta-puntako zerbitzu publikoak genituen (osasun zerbitzuak koroaren harribitxiak zirelarik), naturarekiko errespetuan oinarritutako garapen jasangarria omen geneukan... Baina hara zer eta paradisua zen euskal oasia bat-batean Zaldibarko maldetan behera jausten hasi zen, tonaka zaborren artean (oraindik ere azaldu ez diren bi langile desagertuz).

Euskal oasia harri-kartoizkoa eta jostura ahulekoa zela, Zaldibarren zartatzen hasi (egia esateko aurretik zartatzen hasia zen) eta koronabirusaren krisiak guztiz biluztu du; ezustean apurtu baitira jostura horiek eta dekoratua jausten hasi. Horrela, gure autogobernu parekorik gabea arratsalde batean eta dekretu sinple batekin estatuak zeharo mugatzen zuela ikusi dugu (Ipar Euskal Herrian hori ere ez dute behar izan). XXI. mendean estatuen arteko mugak desagertzen ari omen zirenean, berehala oroitarazi digute milimetrikoki muga gainean ezarritako burdinazko hesien bitartez euskaldunak zein aldetara garen frantses eta zein aldetara garen espainiar. Krisiaren premiei erantzuteko unea iritsi denean, punta-puntakoak ziren zerbitzu publikoen ahulezia larriak agerian geratu dira. Edo arduradun instituzionalek kezkak eta premiak benetan non dituzten ikusi ahal izan dugu, AHTaren eraikuntzara ehunka milioi bideratu dituztenean, kulturgileei edo zerbitzu sozialei diru-apurrak bideratu dizkieten bitartean.

Bada, astinaldi horrek euskararen oasiaren zaurgarritasuna ere agerian utzi du. Horrela, konturatu gara milaka ikasleren euskararekiko harremana soilik ikastetxeen ordutegi arautuetan ematen dela, eta salbamendu txalupa hortik aterata erdaren ozeanoan murgiltzen direla; eta, beste behin, herri ekimenetik egoera horri aurre egin behar izan zaio zaintza sareen bitartez. Asmoz euskararen normalizaziorako sortu zen EITB, ondorenean gaztelerazko atalak gehitu zitzaizkiona ustez erdaldunak euskarara hurbiltzeko; inoiz baino ageriago geratu zaigu gaztelerazko telebistaren eta irratiaren bidez euskal herritarrak espainiar kulturan integratzeko tresna dela egiazki. Era berean, ETB1 kate subalternoa izatera kondenatzeaz gain, gaztelera euskaldunon etxeetan are gehiago sartzeko leiho bilakatu dute arduradunek, zuzeneko premiazko adierazpenak gazteleraz emanez euskarazko katean.

Ez da fenomeno berria, ezta gutxiago ere, baina azken asteotan arduradun instituzional eta politikari askoren euskaldunokiko errespetu falta inoiz baino ageriago geratu da. Hitzartze osoak erdaraz eginez, batzuk asko jota «kaixo» eta «agur» hasieran eta amaieran oparituz, besteak euskarazko esaldi ziztrin batzuk sartzeagatik euskaldunoi fabore egiten digutelako jarrera erakutsiz. Euskaltzaleok euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aldarrikatzen ari garen garaian, instituzioetatik pixka bat es mucho erantzuten zaigu. Normaltasun berria-k hizkuntza-eskubide urraketa zaharrak dakarzkigu.

Adibideen zerrenda luzea osa genezake hariari segika. Ahalegin handiz azken hamarkadetan euskarari ematea lortu den prestigio guztia leihotik behera botatzen ari dira ekinbide horiekin. Jakingai garrantzitsuak azaltzeko erdaren beharrezkotasuna transmititzen ari da, euskara osagarri izatera mugatuz. Gero ez galdetu zergatik euskaldunek ez duten euskara erabiltzen ezagutza handitu bada. Eta are gutxiago horren erantzule egin.

EHE aspaldi dabil aldarrikatzen euskararen normalizazio prozesuan jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa emateko beharra dagoela. Jauzi hori eragile guztiek ahotan duten berreraikuntzan euskarari dagokion tokia ematetik etorriko da; eragile horien planetan eta eguneroko hizkuntza praktiketan euskara erdigunean egotetik soilik etorriko da. Euskara etorriko den hurrengo astinaldian guztiz hondoratuko den harri-kartoizko dekoratua izan ez dadin, euskararen oasiaren liluran bizi garelakoan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Udaletako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Zumarragan bilduta. ©/ Ordiziako Udala

Ordiziako fokuan 35 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du

Irati Urdalleta Lete - Jon Ordoñez Garmendia

Beste hemeretzi positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko mila PCR baino gehiagoren emaitzak jaso dituzte. Murgak baztertu egin du konfinamendua ezartzea, baita joan-etorriak mugatzea ere, eta gogorarazi du distantzia mantendu ezin denean maskara erabili beharra dagoela. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek negatibo eman dute. Biharko azoka bertan behera utzi du Udalak, eta kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi ditu.

Jair Bolsonaro. ©Joedson Alves / EFE

Bolsonarok positibo eman du COVID-19an

Oihane Puertas Ramirez

«Bikain» dagoela adierazi du Brasilgo presidenteak. Hura izan da COVID-19aren eragina ukatu izan duten agintarietako bat, eta horrek ekarri du Brasil herrialde kutsatuenetako bat izatea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna