Gastronomiarekin lotutako filmak ematen ditu urtero Donostiako Zinemaldiko Culinary Zinema sailak. Aurten, hiru film luze eta telesail labur bat izango dira lehian, filmik onenaren saria eskuratzeko. Saila Basque Culinary Centerrekin batera antolatzen du Zinemaldiak.
Argentinako, Txinako, Peruko eta Frantziako gastronomien inguruko piezak aurkeztuko dira aurten. Gainera, afari tematikoak antolatu dituzte, irailaren 25etik 29ra bitartean, Basque Culinary Centerren. Argentinako Nada telesailak (Gaston Duprat, Mariano Cohn) hasiko du saila, irailaren 25ean. 26an, Txinako Back to the South (Xiao Haiping) emango dute; 27an, Peruko Pachachutec, la escuela improbable (Mariano Carranza) —film hau ez da lehiatuko, film ertaina baita—. 28an, Frantziako She Chef (Melanie Liebheit, Gereon Wetzel) eskainiko dute, eta La Passion de Dodin Bouffant (Tran Anh Hung) filma izango da azkena, 29an. Azken hori ere frantziar ekoizpena da.
Hirugarren Donostia saria
Jose Luis Rebordinos zinemaldiko zuzendariak, bestalde, aurten hirugarren Donostia sari bat ere emango dutela baieztatu du. Javier Bardem aktorea eta Victor Erize zuzendaria dira beste bi sarituak. Hollywoodeko aktoreen grebaren ondorioz, Bardemen saria ere kolokan izan daitekeela adierazi du Rebordinosek.
Donostiako Zinemaldia
Argentina, Txina, Peru eta Frantzia, Culinary saileko protagonistak
Lau ekoizpen emango dituzte Donostiako Zinemaldiko sukaldaritzari lotutako atalean. Hirugarren Donostia sari bat ere izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu