Albistea entzun

1937tik gaur arteko emakume errepresaliatuak omendu ditu Sarek

'1937-2023 Emakumearen gatazka, erradiografia bat' obra plazaratu dute Gernika-Lumon
Emakume errepresaliatuen omenezko ibilbidea, atzo, Gernikan.
Emakume errepresaliatuen omenezko ibilbidea, atzo, Gernikan. SARE Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2023ko apirilak 23

Apirilaren 26an, asteazkenez, Gernikako Bonbardaketaren 86. urteurrena izango da, eta, horren harira, 1937tik gaur arte «era batean edo bestean, gatazkaren ondorioz errepresaliatuak izan diren emakumeak» omendu ditu Sare Herritarrak, Gernika-Lumon (Bizkaia). Ikonoaren herriko eta ingurukoetako alabei jarri die arreta Sarek, 1937-2023 Emakumearen gatazka, erradiografia bat obra egiteko.

Atzo plazaratu zuten askotariko errepresioak jasandako emakumeak protagonista dituen azterlana, eta Gernikan barna ibilbide bat egin zuten hari loturik. 90 bat emakumeren istorioak dokumentatu dituzte, baina uste dute gehiago direla ebakuatutakoak, erbesteratuak edota gatibu egon direnak urte askoan. «Izan dadila urrats bat emakume horiei guztiei dagokien aitortzan, baina ez azkena», esan zuten elkarteko ordezkariek.

Oroimen ibilbideak hiru gune izan zituen: Merkurio plaza, Domingo Alegria plaza eta Udal plaza. lehenean, bertsoak bota zituen Onintza Enbeitak; bigarrenean, Oihana Garmendia preso ohiak Kattalin Minerren Turista klasea eleberriaren pasarte bat irakurri zuen; eta, azken gunean, Gernikako Sare Feministak mugimenduko bi kide aritu ziren, eta Enbatako beste bi kidek Miren Azkarateren Ikusezinak obraren pasarte bat irakurri zuten.

Ibilbidearen amaieran denen argazkia atera zuten, Maitane Azurmendi artistak egindako marrazkiarekin. Bakearen museoan den argazkiaren gainean marrazkia egin du Azurmendik 1937-2023 Emakumearen gatazka, erradiografia bat obraren azal gisa; emakumeak ezkutuan islatzen ditu argazki horrek. Amaitzerako, plaka bat jarri zuten plazan, eta erantsi emakume errepresaliatuak gogoratzeko dela.

Egitarau luzea

Gernikako Bonbardaketaren urtemugaren inguruko egitarau zabala egiten ari dira egunotan. Besteak beste, gaur, Larraitz Zuazoren Gernika bizirik bideoklipa aurkeztuko dute, eta, bihar, 36ko gerrako gudariei omenaldia egingo die Gernikako Udalak; kultura eta bakearen jardunaldiak ere bihar hasiko dira.

Bonbardaketaren egunean, apirilaren 26an, Gernika garretan kale antzerkia egingo dute, 21:00etan, eta, orduerdi geroago, herritarrek ibilbide bat egingo dute kandelekin. Datorren larunbatera arte aurrera egingo dute urteurren tragikoarekin lotutako ekitaldiek, eta, esaterako, ostegunean, elkarretaratze antimilitarista bat egingo dute Merkurio plazan (19:00). La SAPA de los Aperribay. La guerra empieza aquí liburua ere aurkeztuko dute egun horretan. Larunbatean, azkenik, bisita gidatua egingo dute Astrako bunkerrera, eta sirenak joko du.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Kartzeletatik irten eta gero datorrena prestatzen laguntzen du Arrats elkarteak. ©IREKIA

Arrats elkartea saritu dute, presoekin egindako lanagatik

Isabel Jaurena

Nelson Mandela Eguna ospatu du Jaurlaritzak Donostiako Tabakaleran. Espetxeetako kudeaketaren transferentziaren bigarren urteurrenarekin bat egin du ekitaldiak
Kanpainaren aurkepena atzo, Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Gaitu kanpaina: euskarazko milaka ahots biltzeko «erronka» abian da

Arantxa Iraola

'Gaitu.eus' webgunean sartuta egin daitezke grabazioak. Software librearen emaitza da
Aitor Esteban, alderdi egunean. ©Monika del Valle / Foku

Sanchezek ez du oraindik bermatua jeltzaleen aldeko botoa

Berria

Aitor Esteban EAJko Kongresuko eledunak esan du gaur gaurkoz ez direla baldintzak ematen

Oihanako Etxebarrietak aurkeztu du konferentzia politikoa. ©EH Bildu

EH Bilduk beharrezkotzat jo du lurraldetasun auziaz eztabaidatzea

Iosu Alberdi

Koalizioak larunbatean egingo du Konferentzia Politikoa, urteko plan politikoa hizpide

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.