NEURRIAK

2022ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Neurri guztiak 2023ko azarora arte egongo dira indarrean. Derrigorrezkoak dira, eta erkidegoek kontrolatu behar dute betetzen diren ala ez. Isun gogorrak jar ditzakete, baina esan dute hasieran malguak izango direla.

Tenperatura. Bihartik aurrera, aire girotua ezingo da 27 gradutik behera jarri, eta, neguan, berogailua 19tik gora. Mugak ez dituzte bete behar sektoreko lan baldintzengatik edo berezitasunengatik errespetatu ezin dituzten jarduerek: jatetxeetako sukaldeetan, ikastetxe eta haurtzaindegietan, osasun zentroetan, ile apaindegietan, garbitegietan, gimnasioetan, garraiobideetan —eraikinetan, bai— eta hoteletako logeletan —eremu komunetan, bai—.

Argiztapena. Bihartik aurrera, 22:00etatik aurrera hutsik dauden eraikin publikoak eta saltokietako erakusleihoak itzali beharko dira. Salbuetsita daude eraikin ez diren monumentuak eta argi errotuluak.

Ateak ixtea. Irailaren 30etik aurrera, eraikinek sistema automatikoa izan beharko dute, dendak eta tabernak barne.

Pantailak. Irailaren 2tik aurrera, eraikinek aurrezteko neurri berrien berri eman beharko dute, sarreratik ikus daitezkeen kartel edo pantailen bidez.

Ikuskapen teknikoa. Eraikinen efizientzia energetikoaren ikuskapena aurreratu beharko da, urtea amaitu baino lehen azken ikuskapena 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen egin den kasuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.