Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

75 urteko eredua

2020ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Beste eredu bat. Horixe izan zen —eta izaten jarraitzen du— Pippi Kaltzaluze ume askorentzat. 75 urte ditu jada pertsonaiak, eta oraindik ere apurtzailea da Astrid Lindgren idazleak sortutako neskatoa. 1945ean idatzi zituen Langstrumpen abenturak, eta 1969an iritsi zen telebista pantailetara. Baina gaur egun ere ikur feminista bat da, eta umeak —eta ez hain umeak— konkistatzen jarraitzen du.

Izan liteke, eta hala izango da, Pippik egiten dituen gauza asko ez direla eredugarri. Baina, ezin ukatu daiteke ereduak apurtu eta bestelako eredu batzuk eraikitzen lagundu zuela. Piraten errege baten alaba izan arren, garai hartako ipuinetako printzesa guztien eredua apurtzen zuen —eta baita gaur egungo askorena ere—. Independentea eta errebeldea zen, arauak apurtzen zituen, neska bati eskatzen zaion jarrera umil eta esanekoari muzin egiten zion, indartsua izan arren ez zituen ahulak zanpatzen, bidegabekeriaren aurka borrokatzen zen, pentsatzen zuena egin eta esaten zuen... Beste eredu bat, inondik ere.

Bestelako eredu bat 1945ean, baina bestelako eredu bat baita 2020an ere. Gizartea asko aldatu den arren, Pippiren eredua apurtzailea da oraindik ere, eta hainbat printzesa ereduren artean nabarmentzen da. Emakume/neska bati eskatzen zaiona hainbeste aldatu ez den seinale.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.