SOSLAIA. Arantxa Urretabizkaia

Lan nekezaren ordainez

JON URBE / FOKU

Itziar Ugarte Irizar -

2019ko azaroak 13

Ororen gainetik idazle, eta egiten dituen lan ororen artetik nekezenetakoa, idaztea. «Bada jendea esaten duena idazleak ongi pasatu behar duela idazten, irakurleak igartzen duela... Orain, dena da ondo pasatzea. Ba, ni, ondo pasatzeko, etxean geratzen naiz bonsaiak zaintzen, jartzen dut musika pixka bat eta altxatzen naiz lurretik gutxienez hamar zentimetro [barrez]. Baina idaztea da lanik zailenetakoa. Gainera, dakizunean lan handi horrek oihartzun hain apala izango duela, ez zarela mundua aldatzen ari, ez zara ezta auzoa aldatzen ari, ezta etxea ere, eta hala ere tema hori... Baina segitzen dut».

1970eko urteetan Lur argitaletxearen bueltan lehen urratsak egiten hasi zenetik, fokuetatik ez oso hurbil baina idaztearen lan nekeza bazter utzi gabe egin du bere bidea Arantxa Urretabizkaiak (Donostia, 1947). Euskaraz, hastapenetik. Eta hautu eta ibilbide hori sarituko dizkio orain Gipuzkoako Foru Aldundiak Anton Abbadia sariarekin, «bizitza osoa euskararen alde lanean jarduteagatik, baita egoerarik zailenean ere».

1979an plazaratu zuen estreinako lana, Zergatik panpox. Eta prosa izan du gerora ere, batik bat, langai: Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik (1983), Koaderno gorria (1998), 3 Mariak (2010)... Hondarribiko alardean ardaztutako Bidean ikasia (2016) du orain arteko azken lana. Alardean aurrendari, eta aurrendari literaturan. Lehen emakumea izan zen nobela modernoa argitaratzen, eta euskal letretan «emakumearen gaineko imajinarioaren aldaketan aitzindaria» izatea ere aitortu nahi dio aldundiak. «Beste askok egina zuen hori nire aurretik. Euskaraz ez, horixe aldea».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Azkoien, lehengo astean ©

Faltzes eta Funes konfinatzeko neurriak hartu dituzte

Arantxa Iraola

Nafarroako Osasun Departamenduaren erabakia izan da, birusaren intzidentzia datuekin oso kezkatuta baitago.

PCR probak, Gurutzetako ospoitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

612 kasu zenbatu dituzte Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

28 lagun erietxeratu dituzte azken egunean Hego Euskal Herrian. Halaber, koronabirusarekin eri ziren hiru pertsona hil dira egun bakarrean, Nafarroan.

 ©PEDRO PUENTE HOYOS / EFE

«'Pandemiaren urteak', esan nuen. Urteak izango direlakoan: urteak»

Arantxa Iraola

Aurrera urratsa egin, eta hedabideetan naro-naro dabilen zientzialarietako bat da Del Val; txertoa lortzeko prozesuak oso azkar doazela onartu du, baina uste du une aski zailak eragin ditzakeela oraino ere izurriak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna