Albistea entzun

Arrosa sarea, bidean aurrera

'Arrosa sarea, 20 urte uhinak uztartzen' dokumentala egin dute, eta Youtuben jarri dute ikusgai
Esatari bat <em>Arrosa sarea, 20 urte uhinak uztartzen</em> dokumentalaren irudi batean.
Esatari bat Arrosa sarea, 20 urte uhinak uztartzen dokumentalaren irudi batean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko urriak 23 - Donostia

«Argi genuen historia kontatu nahi genuela. Baina, halaber, ez genuen iraganean gelditu nahi. Aurrera ere begiratu nahi genuen». Iraitz Gesalaga Arrosa irrati sareko koordinatzailearen hitzak dira. Sarea nola sortu zen, izan dituen mugarriak, Zebrabidea magazinak egin duen bidea, eta gaur egungo irratigintzaren erronkak. Hori guztia 42 minutuan jaso dute Arrosa sarea, 20 urte uhinak uztartzen dokumentalean. Berriki estreinatu dute, eta Halabideoren Youtubeko kanalean dago ikusgai.

Iaz bete zituen 20 urte Arrosa irrati sareak. Gesalagak gogoratu duenez, Joxemi Zumalabe fundazioak jarri zuen hazia. Herri mugimenduen topaketa batzuk antolatu zituzten, eta irrati libreen inguruan koordinazio bat antolatzea proposatu zuen. «Orubea prestatu zuten, Arrosa sortu zedin eta bere bidea egin zezan». Era berean, Iparraldean egiten zituzten urte haietan irrati komunitarioen bilerak.

Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren testuinguruan, Arrosa herrian (Nafarroa Beherea) egin zuten sareko lehen batzarra, 2001ean. Dokumentalaren egileek —Hala Bedi irratiko bideo atalekoak eta Gesalaga— lehen batzar hori egin zen tokira joan ziren, irudiak grabatzera. Euskaldunon Egunkaria-n argitaratu zen taldeko argazkia ere erabili dute.

Sarearen sorrera nolakoa izan zen kontatu dute dokumentalean hainbat lagunek. Tartean dira Agus Hernan, Irantzu Jauregi, Aitziber Perez de Karkamo eta Iñaki Etxandi. «Arrosaren sorreran parte hartu zutenengana jo genuen, eta guztiei ilusioa egin zien orduko kontuak gogoratzeak. Jo genituen ate guztiak ireki zitzaizkigun», nabarmendu du Gesalagak. Hala Bedin grabatu zuten.

Ondotik, Martin Ugalde kultur parkean (Andoain, Gipuzkoa) magazin bat egiten saiatu ziren. Horretan aritu ziren Perez de Karkamo eta Mikel Peruarena Ansa. Baina espero zituzten diru sarrera batzuk ez ziren iritsi, eta egitasmo batzuetan atzera egin behar izan zuten. «Bihotza mantentzea lortu behar zen», diote dokumentalean sorreran parte hartu zutenek.

Euskara garrantzitzua izan zen sarea osatzeko, baina baita edukien trukea ere. Gesalagak azaldu duenez, irratien saio trukea izan da Arrosaren elementurik garrantzitsuenetakoa. «Hori egiteko modu erraza webgunea izan da». Horretan ari dira egun.

Arrosan koordinatzaile lanetan aritu direnak mintzo dira dokumentalean; tartean, Jon Aranburu, Ainhoa Villaverde eta Ion Etxebarria. Halaber, Zebrabidea magazinaren sorrera eta ibilbidea jaso dute —horretaz hitz egiten dute Nekane Zinkunegik, Maialen Kortabarriak eta Leocadia Bueriberik—. Azken horrek gidatzen du egun Zebrabidea.

Patxi Gaztelumendik eta Jabi Zabalak, berriz, Irratia.com-en sorrera gogoratzeaz gain, irratia teknologia berrietara nola egokitu duten aipatu dute. Gesalagak argi du: «Etengabe aldatzen ari da irratia, eta garaian garaiko aukeretara ondo egokitu da».

Arrosa sarea 25 irrati librek osatzen dute gaur egun. Denen esku utzi dute dokumentala.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Guztiok gatoz leku beretik: guztiok gara afrikarrak»

Unai Etxenausia

'Geu, afrikarrok' aurkeztu du Arrosagaraik, zenbait gazteren istorioak biltzen dituen erakusketa bat, Gasteizko Montehermoso kulturunean. Otsailaren 26ra arte egongo da ikusgai.
Madrilgo komentu batean

'Marten' hegaldia

Enekoitz Telleria Sarriegi

Francoren erregimenak, Eliza katolikoarekin batera eta Australiako Gobernuarekin tratua eginda, ehunka euskal emakumezko bidali zituen Australiara, 1960ko hamarkadan. Han lana eginaraztea eta aurretik hara bidalitako gizonezkoekin ezkonaraztea zen bidaia haien benetako helburua. 'Marta plana' deitu zioten, eta 'El avión de las novias' dokumentalean jaso dute.

«Misiolari gisa bidali nahi gaituzte»

«Misiolari gisa bidali nahi gaituzte»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Natalia Ortiz ikerlariak, besteak beste, Josefina Erezuma bizkaitarraren istorioa jaso du bere ikerketan, Jaime Aberasturi senargaiarekin izan zuen eskutitz trukearen bidez.

 ©OIER ARANZABAL

«Audio plataforma bat sortuko dugu datozen hilabeteetan»

Urtzi Urkizu

Ikus-entzunezkoetarako Primeran iritsiko den moduan, irrati eta audioetarako beste plataforma bat sortuko dute, Goñik iragarri duenez. «Kolaborazioak sustatuko ditugu euskalgintzarekin».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...