Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Ur eskasia

Ur kamioiak lehortea arintzeko

Azken hogei egunetan, Ortzaize eta Arrosa herriek ez dute nahiko urik izan tokiko biztanleriaren beharrei erantzuteko. Azken euriteek arazoa hein batean konpondu dute; bestelako kezka bat ekarriz, ordea.
Uztail erditsuan, jadanik, Ortzaizeko errekak kasik osoki idortu ziren, arrainen irautea lanjerean jarriz.
Uztail erditsuan, jadanik, Ortzaizeko errekak kasik osoki idortu ziren, arrainen irautea lanjerean jarriz. ERROBIKO AAPPMA Tamaina handiagoan ikusi

Leire Casamajou Elkegarai -

2022ko abuztuak 19 - Baiona

Azken asteetan, beroaldi izugarriak izan dira Euskal Herri osoan. Nafarroa Behereko bi herritan, beharrezkoa zitzaien ur kantitaterik gabe gelditu dira. Egoera bakanentzako, aterabide bakan: lehortearen ondorioz, eta euririk ez baitzuen egiten, ur kamioiak inguruetako herrietako ur erreserbetatik joan-etorriak egiten aritu dira, Ortzaize eta Arrosa herrien erreserbak bete ahal izateko.

Azken hiru egunetan, euria erortzen hasi da berriz, eta, emeki abiatu bada, sekula baino azkarrago erori da atzo eta herenegun. Ipar Euskal Herriko biztanleriak begi onez ikusi zuen hasieran, baina kantitate ikaragarriak erori dira, eta uholde alerta ezarri da Pirinio Atlantikoen departamendu osoan. Ibaiak goraka joan dira, uste baino gehiago ere, eta prefeturak alerta laranja iragarri zuen atzo goizean, baina arratsaldean kendu zuen.

Neurri horrekin lotuta, Lapurdi kostaldeko hondartzak hestearen erabakia ere jakinarazi dute. Euriteak ur araztegiak gaindikatu ditu, eta ura kutsatua da.

Lehorte egoeratik uholdeen kezkara pauso bat bakarrik dela erakutsi du eguraldiak. Euskal Hirigune Elkargoko ur zerbitzuek ur kamioiak utzi, eta uholde arriskuari lotu dira egun batetik bestera. Hala ere, beroaldiak datorren asterako berriz aurreikusiak dira, eta prefeturak ohartarazi du lehorteengatik neurri gehiago hartu ahal izango dituela.

Arrosa eta Ortzaize

Ortzaize eta Arrosa herrien ur erreserbak ez dira nahikoak izan azken asteetako beroaldiei aurre egiteko. Azken hogei egunetan, herri auzoetan hornitu behar izan dira, etxe bakoitzean ura iristen jarraitzeko. Ortzaizeko auzapez Jean-Marc Oçafrainek azaldu duenez, «ortzaiztar gisa, beti ura ukan» dute txorrotatik, «ur zerbitzuak ahaleginetan aritu baitira nehor urik gabe ez gelditzeko». Orduan, ez da «halako kezkarik» sortu herritarrengan. Hala ere, eta, beste hainbeste herriren gisara, «badira prefeturaren neurriak jasateko, eta herri elkargoko gomendioak».

Ortzaize eta Arrosa herriak beren erreserba propioen bitartez noiz hornitzen berriz hasiko diren, hori ez da jakina; Oçafrainek berak ere ez daki: «Nik ez dut berririk horri buruz, nahiz eta herriko auzapez izan; herriko elkargoak ez gaitu abertitzen noiz heldu diren, eta zenbat urekin. Ikusten dute zertan diren erreserbak, eta horren arabera ekartzen, baina guk hori ezin dugu jakin, eta ez digute erraten».

Bestalde, haren ustez, «egoera ez da estonagarria, ikusiz kanpoak zertan diren, eta errekak nola agortuak diren». Oçafrainek azpimarratu du «kontzientzia hartzea» beharrezkoa dela.

Oroitarazi behar da Pirinio Atlantikoetako prefeturak 102 herri eta hiriren ur edangarriaren erabilera mugatu zuela, joan den abuztuaren 3an. Horien artean 95 Euskal Herrikoak ziren.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Ikastetxe bateko korridorea eta ikasgela, artxiboko irudi batean. ©BIEL ALIÑO / EFE

Hezkuntza Legeari eginiko ekarriak, murgiltzetik «laikotasun positibora»

Irati Urdalleta Lete

35 eragilek eta norbanakok egin dizkiote zuzenketak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroari; euskarak eduki beharreko garrantzia da ardatzetako bat

Manifestarietako batzuk bandera moreak astintzen, Bulebarrean. ©JON URBE / FOKU

Ozen berriz: «Aski da!»

A. Iraola - I. Orzaiz - M. Asensio Lozano

Mugimendu feministak kaleak bete ditu bortxa matxistaren aurkako mezuekin. Justizia «feminista» aldarrikatu dute. Instituzioen elkarretaratzeak ere izan dira

 ©BERRIA
<b>Txapa.</b> 'Ahobizi' txapa andre baten paparrean (artxiboko irudia). ©J.U. / FOKU

Euskarak, maitale asko eta etsai gutxi

Irati Urdalleta Lete

Nolako jarrera dute euskal herritarrek euskararen inguruan? EHUko NIK ikerketa taldearen esanetan, jarrerak onak dira orokorrean, baina badaude ahulguneak: zenbaitek mundu tradizionalarekin lotzen du oraindik ere euskara; ez, ordea, gai espezifikoekin edo lagunartean erabiltzearekin.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.