Independentismoa bateratzea du helburu JxCren oinordekoak

Igor Susaeta.
2018ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Joan den abenduaren 21eko hauteskundeetarako JxC Junts Per Catalunyaren zerrenda osatu zuten 135 kideetatik gehienak bildu ziren atzo Bartzelonan. Gehienak, hiru erbestean daudelako, eta beste hiru, kartzelan. Zenbait hedabidek zerrendako iturriak aipatuz kaleratutakoaren arabera, bihar mugimendu politiko «transbertsal» bat aurkeztuko dute Bartzelonan. JxCren oinordekoa izango da Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidente kargugabetua, Quim Torra presidentea eta Jordi Sanchez diputatua buru dituen mugimendua, eta independentismoa bateratzea izango du helburu. Izenaren berri ere emango dute.

Manifestu bat kaleratuko du mugimenduak, eta haren asmoa da PDeCAT Alderdi Demokrata Europar Katalaneko, ERC Esquerra Republicanako eta Democrateseko zenbait sektore erakartzea. Badakite, halere, zaila izango dela, hainbat arrazoi tarteko.

PDeCATen kasuan, kongresua egingo du datorren asteburuan, eta JxCren barruan ondo hartu ez duten erabaki bat hartu zuen lehengo astean: JxC alderdi politiko gisa erregistratzea. Horrek esan nahi du datorren urteko udal hauteskundeetan JxC izenarekin aurkeztuko dela PDeCAT.

Hauteskundeen aurretik mugimendu transbertsal bat osatzen saiatu zen Puigdemont, baina saiakerak porrot egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.