Albistea entzun

BAKARRIZKETA

Piramidearen erregearen azken erregua

PETER FOLEY / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2020ko martxoak 1

1. Piramideak Egipton daude, eta aste honetan Hosni Mubarak hil da, Egiptoko diktadore izandakoa. Haren testamentuaz ari zara, ezta? Ez dituzu lotura txarrak egin, baina aste honetan ere huts egin duzu.

2. Tituluak ni nahasteko egiten dituzula pentsatzen hasia naiz... Horretan bai, bete-betean asmatu duzu. Baina aipatu nahi ditudan piramideak ez dira harrizkoak, diruz egindakoak baizik, eta haren erregea ez da ez Mubarak, ez Ramses, ezta Akenaton ere. Bernie Madoffi buruz ari naiz.

3. Madoff? Zer dinastiatakoa da hori? Finantzetako lapur garaikideen dinastiakoa. XX. eta XXI. mendekoa. haren piramidea, berriz, iruzur handi bat, milaka lagun engainatu zituena.

4. Ikusi ditut piramideak jolaserako kartekin egiten, baina diruarekin nola egin daitezkeen ez zait bururatzen. Pentsa ezazu dirua eskatu diozula zure gertuko bati, negozio oso errentagarri bat duzulako esku artean; inbertsioaren truke sekulako interesak agindu dizkiozu, eta hala da, berehala ordain handiak emateko gai zara. Pozez zoratzen, adiskideak bere gertukoei esan die mauka bat aurkitu duela, eta jende gehiagok inbertituko du zure negozio horretan.

5. Horrelako adiskideak nahi ditut nik! Eta zein da arazoa? Ez dagoela negozio zoragarririk. Interes handiak ordaindu izanaren arrazoi bakarra da inbertitzaile berriak erakarri ahal izan dituzula. Haien diruarekin pagatu dizkiezu interesak inbertsioa aurretik egindakoei, eta horrela sortzen da kate bat, oina etengabe zabaltzen duen piramide baten gisara. Eta piramidearen tontorrean, zu zeu, harrapatzen zaituzten arte. Madoffen kasuan, 2008. urtean, ordainketak egiten jarraitzeko inbertitzaile berriak erakartzea ezinezkoa egin zitzaionean. Diruzko piramide faltsuak karten piramideak bezain azkar erortzen baitira.

6. Iruzur horren sortzailea Madoff izan zen? Ez, inondik ere ez: XIX. mendekoak dira modu horretako lehen iruzurrak. Baina Madoffena inoizko iruzur piramidalik handiena izan zen: 45.000 milioi euro kudeatu zituen, eta gutxienez 15.000 milioi euroren galerak eragin zizkien bere tranpan erori zirenei. Haien artean, Kevin Bacon eta John Malkovich aktoreak, Elie Wiesel Literaturako Nobel sariduna, New Yorkeko inbertitzaile dirudunak, baina baita pentsio funtsak eta fundazioak ere. Diruaren zati bat berreskuratu ahal izan dute, Madoffen negozio guztiak ez baitziren faltsuak.

7. Eta zer gertatzen zaio Madoffi? 2009an epaitu zuten, eta 150 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Jada 81 urte ditu, eta kartzelatik irteteko eskatu du, gaixotasun sendaezin bat duelako giltzurdinetan. Argudiatu duenez, hemezortzi hilabeteko bizi itxaropena du. Bere abokatuek gogorarazi dute ez duela krimen odoltsurik egin, eta ez dela arriskutsua gizartearentzat. «Hilzorian nago. Dagoeneko hamaika urte egin ditut preso, eta, benetan, nahikoa sufritu dut», ziurtatu du.

8. Horrela egonda, askatu egingo dute, ezta? Ikusteko dago. Gizatasuna ez da AEBetako justizia sistemaren ezaugarririk nabarmenena. Aste honetan haren biktimei eskatu diete iritzia, eta New Yorkeko epaile federal batek izango du azken hitza.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

<b>Mitxel Lakuntza, atzo.</b> ELAko buruak aldarrikatu du grebak direla akordio onak lortzeko modurik onena. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Azken bi urteetan oinarrizko elikagaien prezioa %25,2 igo dela kalkulatu du ELAk

I. M. E.

Sindikatuko ikerlarien ustez, Hego Euskal Herriko inflazioa %4,1ekoa izango da aurten. Euskal bankuen mozkinak %50etik gora igo dira
Endika Perez LABeko Ekintza Sozialeko arduraduna eta Igor Arroyo koordinatzaile orrokorra, atzo. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Sozietateen gaineko zerga igotzeko garaia dela esan dio LABek Jaurlaritzari

I. V. G.

Salatu du egungo zerga ereduak langileen zama handitzen duela, eta zerbitzu publikoak ahuldu
Trafikoa Donostiako erdigunean. ©Jon Urbe / Foku

Euro 7 urardotu bat onartu dute EBko gobernuek

Iker Aranburu

Proposamenak ez ditu behartuko autogileak beren ibilgailuen motorren CO2 eta NOx isuriak gutxitzera, baina pneumatikoek eta galgek isuritako partikulak gutxitu beharko dituzte. Europako Parlamentuarekin negoziatu beharko dute orain.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...