Albistea entzun

LAUHAZKA

Gentrifikazioa eta zigorra Jarautan

IDOIA ZABALETA / @FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Nerea Fillat Oiz -

2019ko ekainak 16

4. EKITALDIA: DEIALDIA

Ostegunean, ekainaren 13an, Katakrakeko atean afixa bat agertu zen. Jarauta kalean egunero elkarretaratze bat egitera deitzen zuten pisu bateko biztanleak (okupak deiturik) bota arte. Deialdian «okupa» horiek hartuko zuten bizitoki berrira protestatzera joatea ere proposatzen zen. Drogen salerosketa egiten zen aspaldi okupaturik zegoen Iruñeko Udalaren pisu horietan, nahiz eta drogekin harremanik ez duten pertsonak ere bizi ziren han. Deialdi hori Alde Zaharreko atari gehienetan itsatsi da, sinatu gabe egon arren. Horrekin batera, pankarta andana agertu dira; horietako batean «Alde zaharreko gazteok lehen lerrora» irakurri dut.

3. EKITALDIA: BORTIZKERIA METAKETA

Gatazkaren pisu horretan, narkopisua ere deituta, metro karratu gutxian bortizkeria mota ezberdinen batuketa gertatzen zen, pobrezia latza, bortizkeria fisikoa, bazterketaren sintoma den droga batzuen kontsumoa... Eta hiriaren alde zaharrean aspaldi gertatzen ari den fenomeno bat, azkeneko urteetan desagertu ez dena: kaleen degradazioa.

2. EKITALDIA: GENTRIFIKAZIOA

Iruñeko Alde Zaharrari, toki publikoari, errentagarritasun ekonomikoa ateratzeko prozesuak aspaldi daude martxan, sanferminetan eta tabernen ezarpenean ikusgarri direnak, zeinaren eskutik pisuen alokairuak igo eta apartamentu turistikoen zein hostel-en kopurua handitu den.

Baina prozesu honek duen B aldea ere garatu da hiriaren toki zaharrenetan: kale batzuen pobretzea, etxe askoren degradazioa eta esklusioaren handitzea.

1. EKITALDIA: ERASOAK

Ekainaren 8an, Jarauta kalean dagoen taberna batekin elkartasun mezu bat zabaldu zen Alde Zaharreko tabernarien artean. Delako pisuko okupek tabernariari eraso zioten. Elkartasuna eskatzen zen, esplikaziorik gabe. Galdera gutxi egin ziren gertatutakoaren inguruan. Taberna asko itxi, eta jende multzo handia elkartu zen udalaren pisu okupatuaren aurrean eta erasoa izandako tabernaren ondoan.

KATARSIA: ZIGOR KOLEKTIBOA ETA LINTXAMENDUAK

Zigor kolektiboa ezartzeko eskubidea dagoela dioen giro nardagarria zabaldu da Iruñean aste honetan: hizkuntza bortitza erabiltzen duten afixak Alde Zaharreko atari guztietan, pankartak, elkarretaratzeak. Gertatutakoaren inguruan galderarik egin gabe, herri justizia inposatu nahi izan da. Auzoaren kohesioaren aitzakiaren atzean, hainbat taldek esklusioan bizi direnen aurka zigorra ezartzeko eskubidea eman diete haien buruari; herri mugimenduaren isiltasunarekin edo laguntzarekin, kasu batzuetan.

Egunak pasatu ahala jakin izan dugu erasoak ere gertatu direla pisuan bizi direnen aurka. Baina inork ez du kontakizuna aldatu. Eskuin muturrekoak diren jokamoldeak agertu dira gure etxean; ez hiriko auzo urrunetan, Iruñean antolakuntza maila handiena duen tokian, baina ezin izan dira kontrolatu. Geure buruei galdera aunitz egiteko momentua iritsi da, eta, batez ere, horrelako ibilbideak mozteko momentua.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Kepa Junkera, erdian, gaur Bilboko Arte Ederren museoan egindako liburuaren aurkezpenean ©Aritz Loiola/ Foku

Kepa Junkerak bere obra osoa berrikusten duen arte liburua kaleratu du

Iñigo Astiz

Musikariaren diskografia osoa errepasatzen du Berpiztu lanak, eta, gainera, 40 artistak propio sortutako obra bana eta Junkerak sortutako kanta guztien partiturak ere badakartza. Musikariak berak parte hartu du argitalpenaren aurkezpenean.

 ©Joanes Etxebarria

«Anitz egin da hitz berrien asmatzeko, baina zahar anitz galdu ditugu»

Joanes Etxebarria - Ipar Euskal Herriko Hitza

Liburu edo pastoraletan, historia landu du bereziki, olerkiekin batean. Idazlan luzeak gehiago ez egitea deliberatu du. Uste du aitzinatu dela euskararen alorrean, baina lan asko dela egiteko.

<em>Maus</em> liburuko lau bineta. ©ASTIBERRI

Saguen txilioak holokaustoan

Uxue Rey Gorraiz

Gurasoek holokausto nazian bizitakoetan oinarrituta sortu zuen Art Spiegelmanek 'Maus' komikia. Pulitzer saria irabazi zuen 1992an. Euskarara ekarri dute berriki.

Soinu txikia XIX. mendearen amaieran hedatu zen Euskal Herrian. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.