Albistea entzun

IRITZIA

Julen Madariagaren mezua

Julen Madariaga, Eneko Irigarai eta Txillardegi, 1964an, Jatsu Garazin.
Julen Madariaga, Eneko Irigarai eta Txillardegi, 1964an, Jatsu Garazin. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Patxi Zabaleta - Aralarren koordinatzaile nagusi izandakoa

2021eko apirilak 7

Txillardegi eta Madariaga eta konpainia Aralar alderdiko erkide egiteak eduki izan zuen esanahi eta eragin berezia, eta gaur, Julen zendu berria dugunean, hori gogoratzeak egokia ematen du. ETAko sortzaile haiek, beren ezberdintasunak ezberdintasun, Aralar alderdiko kide egin izana ez zen kasualitatea, baizik eta arrazoi sakona zeukan zerbait. Eta arrazoi hori bilatzeko Julen Madariagak askotan esan eta errepikatu ohi zuen esaldi batez oroitzen naiz ni: «ETA arrazoi politikoengatik sortu zen, eta arrazoi politikoengatik eten behar du».

>Esaldi eta irizpide horretatik ondorio asko atera litezke, baina garrantzitsuena eta lehendabizikoa, zalantzarik gabe, zera da, politikagintzaren lehentasuna. Hau da, bakegintzan bideak egiteko ez zaiola lorpen politikoak eskuratzeari itxoin behar. Are gehiago; norberaren irizpideak eta ideiak edozein lorpen edo baldintza politiko lortzetik bereizi egin behar direla.

>Gaur egun oraindik, borroka armatua eten eta hainbeste urte igaro ondoren, politikari bat baino gehiagok biktimen arteko mailak egiten ditu, eta arerioari etikaren kolpeak eta mehatxuak jaurtitzen dizkio. Baina gizartean gero eta zabalduago eta errotuago dago indarkeria guztien biktima eta kaltetu guztiak kontuan hartu behar direla. Hain zuzen ere, biktimen bakegintzako mezu sakona elkartze horretatik bailetorke.

>Euskal gizartea zorionez ez dago zatituta. Arrakala soilik politikari batzuen egoan eta onura ilun eta kutsatuetan dago.

>Julenek eredu miresgarririk ere utzi izan digu; euskaldun berria izanagatik, hain egin zuen berea gure hizkuntza, erabilpen literarioan ere murgildu eta saiatzen baitzen, etxeko piszinan itotako haurrari egindako olerki zirraragarrian bezala. Bestea da euskal lurraldetasunaren uztarketa, Hegoaldeko eta Iparraldeko aldi berean bilakatuz.

>Badakit errelatoko aroa bizi dugula, eta, oraindik ez baldin bada 1512ko Nafarroako konkistaren kontakizunari buruzko eztabaida bukatu, ezinezkoa zaigula ETArena bukatutzat ematea. Baina kontraesanez, ametsez eta adorez betetako Julenen oroitzapenak lagundu eginen digu. Egiari zor diogu, bere autobiografiaren izenburuak dioen bezala.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

EH Baik elkarretaratzea egin zuen atzo goizean, Euskal Hirigune Elkargoaren egoitza aitzinean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Bizilekuen Tokiko Programa onetsi du Euskal Elkargoak

Ekhi Erremundegi Beloki

Bideokonferentziaz egin dute Euskal Hirigune Elkargoko batzarra, osasun egoeraren ondorioz. 630 milioi euroko aurrekontua onartu dute hautetsiek, inbertsiorako 160 milioi euro atxikita

Aitor Esteban EAJko diputatua, Espainiako Kongresuan. ©CHEMA MOYA / EFE

Martxorako agindutako eskumenak ez ditu uda aurretik jasoko Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Martxorako agindutako eskumenak ez ditu uda aurretik jasoko Jaurlaritzak. EAJk izurriari eta Madrilgo bozei egotzi die atzerapena

Ander Iriarte eta Paco Etxeberria, dokumentalaren grabazioan, joan den larunbatean. ©JON URBE / FOKU

Grabaketak amaituta, azken lanetan da 'Krask soinua'

Jon O. Urain

Grabaketak amaituta, azken lanetan da 'Krask soinua', 1960-2014 aldiko torturak jasotzen dituen txostenean oinarritutako dokumentala. Tratu txarren adiera «sofistikatua» hartu dute ikergai, horien «bilakaera horrelakoa izan delako».

Puerto I eta II espetxeak, joan den urrian. ©NAGORE ARIN

Herrera de la Manchan ez da jada euskal presorik, eta laster Puerto Ien ere ez da izanen

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Hiru euskal preso hurbilduko dituztela iragarri dute Espainiako Espetxe Erakundeek: Fernando Elejalde Tapia Puerto Ietik Mansillara mugituko dute, Iñigo Vallejo Franco Dueñasetik Duesora eta Garikoitz Etxeberria Goikoetxea Sevilla IItik Dueñasera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna