Eguzki kezkatuta dago Garoñaren eraispena dela eta

2021eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eguzki talde ekologistako Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearraren eraispeneko lehen faseko proiektuaren aurka egin du. Haren arabera, gogoan izan beharko dira eraispenak osasunerako eta ingurunerako dituen arriskuak, eta aztertu egin beharko lirateke bestelako aukera posibleak.Proiektuari alegazioak egin dizkio taldeak, eta informazioa eta gardentasuna eskatu ditu; baita segurtasun neurriak mantentzea ere, ingurua biziberritzeko prozesu batekin batera.

Zehazki, martxoaren 16an argitaratu zen BOEn zentral nuklearra eraisteko lehenengo fasearen proiektua, eta atzo amaitu zen alegazioak egiteko epea. Hala ere, ekologistek soilik fase bat aurkeztea ere salatu dute, eraispenaren «osotasuna» gogoan ez dela hartzen argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.