Angel Erro.
JIRA

Aurrekaria

2019ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Deigarria gertatu da Javier Marotoren presentzia Alderdi Popularrak Vox-ekin hitzarmena sinatzeko bileran. Irribarretsu ageri zen eta sare sozialetan aurpegiratu zaio gay moduan bere eskubideak errespetatzen ez dituen (eta, kasurako, Andaluziako eskoletan berea bezalako ezkontzak ongi direla, normalak direla irakasteari haurrak doktrinatzeari deritzon) alderdi baten ondoan hain pozik agertzea.

Nik neuk hortik jotzen zuen txio bat edo beste zabaldu dut. Baina oker nenbilen. Bitan hausnartu izan banu, ez nuen bertxiokatuko. Baditu Marotok pozik egoteko aski arrazoi eta bilera horretan, ez edergarri, egoteko aski eskubide. Beste inork baino lehenago aurreratu ditu alderdi ultraeskuindarren hainbat argudio lerro. Gasteizko alkatea zenetik etorkinez esandakoek orain nonahi aditzen ditugunen soinu bera zuten. Orduan berak a cappella entonatutakoa orkestratuta entzun zezan eraman dute. Gasteizko azken intzidente arrazistan ere lehengo doinu haren oihartzun bat sumatzen dut.

Maritxutasunarena, egia da, hor dago. Baina ez da benetako arazoa. Berarentzat. Dirudun homosexualek, arabiar aberatsen gisa, ez dute funtsean arriskurik gobernurik homofobo edo xenofoboenekin ere; sabel subrogatuen negozioa dagoenetik gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.