Angel Erro.
JIRA

Udazken gorria

2018ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Udazkena hiru aste barru hasiko da, baina psikologikoki irailarekin batera abiatzen da. Abuztuko azken egunetan udazken beroa datorkigula iragartzen dute kazetariek, etenaldian utzitako arazoen berpizteak ezustean harrapatuta edo. Gaurkotasunera itzultzeko garaia da. Oporrak hartu eta deskonektatzeko abuztuaren bigarren hamabostaldia aukeratzen dugunoi irudipena indartzen zaigu. Beroa ez, nik udazken gorria deituko nioke itzulerari.

Oporretatik bueltan etsipenak hartzen nau. Etxea inoiz ez da tarteka (egunak aurrera joan ahala maiztasun eta nekadura handiagoz) itzultzeko irrikatan egon naizen bezain toki abegikorra, nik gogoratu bezalakoa. Bertakotasunaren etena ohiturak hautsi du. Berregokitzapena behar da. Berriz topatzen ditudan gatazkak berez konponezinak iruditzen zaizkit (oraindik ez baitut hurbiltasun jarraituak emandako esperantzaren itsua berreskuratu); debate guztiak, alferrikakoak; atzerakoiak, inoiz baino nagusiago, garaileago; suhartasunez argudiatzen dutenak, haiek atzeman ezin dioten inertzia batek maneiatutako txotxongiloak. Ni haietako bat bihurtzera noa udazken gorri hasi berrian.

Kanpora bidaiatzeak ez du ezer sendatzen, noski. Izatekotan, sendagai paliatiboa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.