Angel Erro.
JIRA

Bertso Gudua

2020ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Neure adinean oraindik posibleabalitz, bertsozaletzeko modu bat aurkitu uste dut. 1935eko San Sebastian egunez jokatu zen Lehen Bertso Gudua, egungo Bertsolari Txapelketen aurrekariaren hiru eszena adierazkor aukeratu eta fikzionatu ditu Kepa Matxainek Argia-ren azken alean, Txirrita, Basarri eta Aitzolen ikuspuntuak emanez, hurrenez hurren, ni bezalako irakurle ezjakinari bertsolaritzan paradigmaaldaketa, oraindik bizi duguna, nola eman zen ulertaraziz. Stefan Zweigen gizaldiaren une estelar horietako bat ekarri dit gogora eta halako gehiagoren gogoz gelditu naiz, bertsolaritzaren historia osoa jasoko zuen katea irakurriz, pertsonaiaz pertsonaia, edo beharbada Euskal Herriarena. Sarako Eskolaren bileretako bat, Axular Gero idaztera bulkatu zuena, Atxaga eta Txilardegiren arteko mahai ingurua begietaratuko ziguna, ETAren sorrerakoa edo, hobeto, asanbladaren batean azaleratutako eztabaida, gerora anplifikatutako diferentzien ernamuina. Ez da erraza egitekoa. Beti eskatuko du manipulazio txikiren bat gertatu bitartean hutsal bizi izandakoari transzendentzia historikoaz apaintzeak, protagonistak eta beharbada geroko gehienok ere guztiz ulertzera iritsi gabekoaren garrantzia lehen lerrora ekartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.