Angel Erro.
JIRA

Hiztegigileok

2021eko irailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Elhuyarrek kanpaina bat abiatu du ospetsuez baliatuta (Maialen Chourraut, Xabier Madariaga, Iñaki Artola, Aitziber Garmendia…) bere hiztegiaren 25. urteurrenean haren erabilpena bultzatu eta omendu nahian. Ni askotan harritzen naiz hiztegiak, entziklopediak eta munduko ia jakinduria guztia online egonda, eskuragarri, jendeak zenbatetan galdetzen dien sare sozialetan beren jarraitzaileei nola esaten den (euskaraz) halako edo holako hitz, nork non idatzi edo esan edo egin zuen beste hura. Ez dakit hizkuntzaren funtzio fatikoari ala alferkeriari egotzi.

Erantzunek gehienetan irudimentsuak izatera jotzen dute, euskaldunak hitz jokalari trebeak garela erakutsiz, eta beharbada ez praktikoegiak. Aurrekoan Ibai Zabalak ikasle baten kontsulta errebotatu zuen Twitterren: 'fotopolla' [ingl. dick-pic, fr. photo-bite] euskaraz nola esan. Askok lagundu zioten, neologismo parrastada ezin originalagoa asmatuz: argazakil, zakiliklik, potrofoto, zakilfie, zakilfoto, kirtenklik, argazkila, klikiliño...Modu berean ikusi ditut croissant edo mullet berbentzako euskal ordain behargabekoak aurkitzeko saioak.

Ludikotik daukana atsegin dut; batzuetan, berriz, beldur naiz atzean neopurismo linguistiko gogoetagarria ez ote dagoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.