Angel Erro.
JIRA

Minigona

2023ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Agian nonbait irakurriko zenuten Mary Quant moda diseinatzailea hil dela, 93 urterekin. Hala bada, seguruenik minigonaren asmatzailea sintagma aurkituko zenuten haren izenaren ondoan. Bi gauzak eman didate atentzioa notizia nola zabaldu duten. Ez nuke harritu esanen, pentsarazi baino ez. Agian, tiraka hasiz gero, agian hiru gauzatara ere irits ninteke.

Jendea epez kanpo hil ohi da, inork gogoan ez duenean honezkero, munduari ekarritako berritasunari garaia pasatu zaionean. Ez da deitorerik, horrelakoak dira kontuak. Hau, berez, ez dut Quanten inguruan pentsatu, orain gutxi kaseteen asmatzailea zendu zenean baizik, justu orain bi urte. Uzten duten munduan jende gehiena aldi berean enteratuko da gainbeheran (edo berreskuratze ironikoaren bidean) dagoen betiko zerbait asmatu zuena nor zen eta hil dela.

Hor dago bestea ere. Minigona asmatu zela esan daiteke? Ez zen areago aurkikuntza bat izanen? Badakit hitz horrek minigona zientzien alorrera hurbiltzen duela, baina, jantzi horrek lehenagotik zeuden indar batzuk nola askatu eta prezipitatu zituen aintzat hartuta, nik hobetsiko nuke.

Azkenik, Mary Quantek egindako guztia jantzi bakar batera murrizteko kontua dago, baina horretara ohituago gaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.